Pandemiari aurre egiteko, Espainiako Gobernuak bigarren alarma egoera ezarri zuen iazko urrian. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, baina, ebatzi du legez kanpokoa izan zela erabaki hura. Hain justu, Espainiako Gobernuak alarma egoera sei hilabetez luzatzeko hartutako erabakia eta hura kudeatzeko autonomia erkidegoetan utzitako eskumena jo ditu legez kontrakotzat.
Vox alderdiak aurkeztutako babes errekurtsoari arrazoi eman dio Konstituzionalak ebazpenean, baina erabakia ez du aho batez hartu: hamar epaileetatik lauk eman dute boto partikularra. Lehen alarma egoera ere legez kanpokotzat jo zuen auzitegi horrek aurtengo uztailean, eta orduan ere eztabaida handia izan zen magistratuen artean, seik ebazpenaren alde bozkatu zutelako, eta bostek, kontra.
Konstituzionalak dioenez, ez da legez kanpokoa alarma egoeraren iraupena bera sei hilabete luzatu zen, Espainiako Gobernuak hura justifikatzeko «arrazoi sendorik» ez zuela eman baizik. Alarma egoera luzatzeko erabakia modu «inkontzientean» eta «koherentziarik gabe» hartu zuela argudiatu dute epaileek. Halaber, ebazpenak dio neurri murriztaileak erkidegoen esku uzteko erabakiak urratu egin zuela krisi egoerak arautzeko indarrean den legedia.
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu «harriturik» azaldu da ebazpena jakindakoan. Nafarroako lehendakari Maria Txibitek, berriz, «etsigarritzat» jo du epaiak «eskumenak partekatzen dituen estatu autonomikoaren kontra jotzea».
Koronabirusa
Konstituzionalak legez kanpokotzat jo du bigarren alarma egoera ere
Alarma egoera luzatzea eta eskumenak erkidegoen esku uztea legez kontrakotzat jo ditute. Urkulluk eta Txibitek «harridura» azaldu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu