SOS Deietako langileek protesta egin dute Bilbon, lan baldintzak hobetzeko

1.800 sinadura eraman dituzte Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzara. Nafarroan «tentsionamendua» nabari dute larrialdi zerbitzuetan

Sindikatuek atzo eginiko elkarretaratzea. MARISOL RAMIREZ/FOKU.
jone arruabarrena
2021eko abenduaren 30a
00:00
Entzun
ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean, SOS Deietako eta trafikoko langileen baldintzak hobetu ditzatela eskatzeko. Horrez gain, 1.800 sinadura baino gehiago bildu eta aurkeztu zituzten Jaurlaritzaren egoitzan: sindikatuen hitzetan, langileen baldintza eskasen aurrean «herritarren desadostasuna» erakusteko.

Eusko Jaurlaritzak laster argitaratuko ditu zerbitzuotako langileentzako zehaztu dituen lan baldintza berriak, eta, adierazi dutenez, langileak beldur dira baldintza berri horiek «inolako hobekuntzarik gabe» ezarriko ote dituzten. Gaineratu dute «hilabeteak» daramatzatela lan baldintza duinak eskatzen; besteak beste, langile falta salatu dute. Horrez gain, gaitzetsi dute ez daukatela subrogaziorik, eta, beraz, zerbitzuak Lanalden —gaur egun Jaurlaritzak kontratatuta daukan enpresa— ez den beste enpresa bati esleitzen badizkiote langileek antzinatasuna galtzen dutela: «Eusko Jaurlaritzari ez zaio interesatzen langile hauen egonkortasuna; zerbitzu publikoak indartzea nahi dute, soldata miserable baten truke» .

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak ere 112 zerbitzuen inguruan hitz egin zuen atzo. Argi utzi nahi izan zuen larrialdi zerbitzuak ez daudela «kolapsatuta», eta «tentsionamendu bat» baino ez dela zerbitzuetan gaur egun dagoen egoera, Remirezen hitzetan «pandemiaren ondorioz» sortu dena. «Herritarrei alarma faltsurik ez emateko» deia egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.