Elkarlana ardatz, UEUk 36 ikastaro emanen ditu udan

Eskaintza zabaltzera egin du; Iruñean, Baionan eta Eibarren ez ezik, saioak Bilbon, Donostian, Usurbilen, Tolosan eta Arizkunen ere izango dira

UEUko Kepa Sarasola, Irati Iciar eta Edurne Koch, atzo, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU.
Ion Orzaiz.
Iruñea
2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Euskarazko jakintzaren «elkargune» izan nahi du UEU Udako Euskal Unibertsitateak, eta xede horrekin antolatu ditu aurtengo udako ikastaroak, Elkar Ekin lelopean. Atzo egin zuten aurkezpena, Iruñeko Katakrak liburu dendan. «UEU ez litzateke posible izango elkarlanik gabe; gure izaeran dago elkargune izatea, eta udako ikastaroek ere hori islatzen dute», azaldu zuen UEUko zuzendari Kepa Sarasolak: «Ikastaro hauek auzolanean antolatzen ditugu pertsona eta erakundeekin, eta elkarlan horretatik ekiten diegu proiektu berriei».

Guztira, 36 jarduera eginen dituzte ekainaren 11tik uztailaren 12ra. Zazpi ikastaro eskainiko dituzte Iruñean,hamasei Eibarren, eta beste zazpi Baionan. Hiru horiek izanen dira ikastaroen egoitza nagusiak. Horrez gain, baina, hainbat jarduera osagarri egingo dituzte Bilbon, Tolosan, Donostian, Usurbilen eta Arizkunen.

«Azken urteetan gertatzen ari den bezala, ehundik gora ikastaro proposamen jaso ditugu. Zaila izan da aukeratzea, jasotako ideiak oso onak izan direlako», azaldu du UEUko udako ikastaroen arduradun Irati Iciarrek. Matrikulazio epea zabalik dago, www.ueu.eus webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.