Gobernuaren laguntza nahi dute Electroacerosen

2021eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Iruñeko Electroaceroseko lantaldea greba mugagabean egon da astebetez, haren 37 enpleguak arriskuan daudelako enpresaren martxa okerra dela eta. ELAk eta LABek bilera izan dute Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko arduradunekin, eta sindikatuetako ordezkariek esplikatu dute pagatu gabeko soldatak pilatzen ari direla enpresan, eta «etorkizun beltza» ikusten diotela. Beharginen egoera hobetzeko gobernuak esku hartzea nahi dute sindikatuek, «lehenbailehen». Hamarkada askoan etekin handiak izan ditu enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.