UAGN ere, Soriako esne etxalde erraldoiaren aurka

2017ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Nafarroako Valle de Odieta kooperatibak Noviercas herrian (Soria, Espainia) jarri nahi duen 20.000 behiko etxaldeak esne merkatuan «distortsio handiak» eragin ditzakeela salatu du UAGN sindikatuak. Nafarroako EHNEk aurretik egin bezala, UAGNk ere uste du proiektu horrek arriskuan jar ditzakeela etxalde txikiak, Nafarroako mendialdean bereziki. UAGNk gogorarazi du Nafarroa osoan esnetarako 25.000 behi daudela, 168 etxaldetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.