Ibilbidea

Emakumeak bizikletan ibiltzeko

2017ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Bizikletaren erabileraren alde eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alde diharduten elkarte eta erakundeek 200 Emakume Bizian antolatu dute, bihar, Donostian. Egitasmoaren helburua 200 emakume bizikletaz ibiltzen batzea da, eta, bide batez, bizikletaren 200. urteurrena ospatzea. Hirian, ibilbide erraza prestatu dute denak batera egiteko. Hala ere, beste hiru irteera osagarri ere prestatu dituzte, Gipuzkoako campuseko liburutegitik: mendiko ibilbidea, 08:30ean; errepideko ibilbidea, 08:30ean; eta hiri arteko ibilbidea, 09:30ean.Ibilbidearen ondoren, hamaiketakoa egingo dute Emakumeen etxean, eta 14:00etan, herri bazkaria.

200 Emakume Bizian

Bihar, goiz osoan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.