Festa

Ogiaren labea, ikastolaren eskutik

2018ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Ogi labearen festa egingo dute bihar Lekornen (Lapurdi). Garaiz ekingo diote festari Lekorneko plazan, izan ere, 08:00etan hasiko dira ogia erretzeko labea pizten. 10:30ean haurrentzako ogi tailerra egongo da. Baigura ikastola da ogiaren bueltan urtero egin ohi duten festaren antolatzailea. Lekorne, Makea, Heleta eta Lekuineko ikasleak dabiltza. Musika emanaldia egingo dute haiek 12:00etan. Arratsaldean, berriz, dantzaren ordua izango da; 16:30ean, Urtsuko Xoriak herriko dantza taldearen ikuskizunaz gozatu ahal izango dute bertara doazenek. 18:00etan, mutxikoak egingo dituzte.

Ogi labearen festa

Bihar, 08:00etan hasita, Lekornen (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.