LEGEA

2017ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Barne segurtasuna argudio

Susmoak. «Bereziki larria den mehatxuzko jarrera» aski da obligaziozko bizileku batera mugatzeko pertsona bat. Prefetak du erabakia hartzen. Herritik ezingo da atera, urte batez gehienez. «Helburu terroristadun erakunde edo pertsonekin usaiako harremanak» ditu aipatzen legeak. «Terrorismoa sustatzen duten tesiak» sostengatzen dituztenak izan daitezke.

Perkisiziak edo miaketak.Bisitak deitzen ditu legeak. Baina etxe miaketak dira. Prefetak ditu baimentzen.

Eremu zainduak. «Babes eremuak» finka ditzake prefetak, hau da, zaintza eremuak. Jende kopurua bera izan daiteke argumentu. Manifestaldien debekatzeko aitzakia izan daitekeela salatu dute elkarteek. Zaku edo auto miaketa, gorputz haztatzeak baimenduak dira. Segurtasun indar pribatuek egin ahalko dituzte.

Otoitz lekuak. Prefetak ixten ahalko ditu errazki, gehienez 6 hilabetez. Larrialdi egoera garaian 16 hetsi dituzte.

Nortasun agirien kontrolak. Epaileen baimenik gabeko kontrolak areagotzen ahalko dituzte, muga administratibo, geltoki eta aireportuetan. Baita horien inguruan, 10 kilometrotara. Legeak «aurpegi kontrola» estaltzeko balioko duela salatu du atzerritarren eskubideen alde ari den Cimade elkarteak. Iheslariak ditu gogoan. «Aurpegi kontrola» aspalditik salatzen dute beltz edo arabiar itxura dutenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.