Albistea entzun

Alaitasunez eta normaltasunez

Jaien balorazio ona egin arren, izandako lau sexu erasoak salatu ditu Joseba Asiron alkateak
Jendetza aurtengo sanferminetako txupinazoan.
Jendetza aurtengo sanferminetako txupinazoan. IDOIA ZABALETA / ARAGAZKI PRESS

Eneritz Dueso -

2015eko uztailak 16

Bizikidetza eta pluraltasunari dagokionez, aurtengo sanferminak «positiboak» izan direla adierazi du Joseba Asiron Iruñeko alkateak, jaien inguruan egindako balantzean: «Alaitasuna eta normaltasuna izan dira nagusi».

Herritarren parte hartzea ere izan du hizpide. Jaiak hasi aitzin, parte hartzeari garrantzia eman ziotela azpimarratu du. Esaterako, txupinazoan horretan asmatu dutela uste du. Iruñeko Orfeoiak eta La Veleta peñak bota dute aurten jaien hasierako suziria, eta ikurrina udaletxeko balkoian zintzilik izan da. Jaiak, oro har, txupinazoa bezala, «ezberdinak, sinbolikoak eta ez hain instituzionalizatuak» izan dira, Asironen arabera.

Jaiaren alde ilunena sexu erasoak izan dira; Asironek «onartezintzat» jo ditu. Gogor gaitzetsi ostean, horrelako erasoekin «bukatzeko» konpromisoa hartu du Nafarroako hiriburuko alkateak: «Berehala hasi behar dugu hori lortzeko lanean». Lau sexu eraso saiakera salatu dituzte guztira 2015. urteko Iruñeko jaietan. Iaz, bost izan ziren. Bestelako atxiloketak eta salaketak ere gutxiago izan dira beste urte batzuetan egindakoekin alderatuz.

Laurehun ekitalditik gorako egitarauak osatutako San Fermin jai hauetara 1,4 milioi pertsona gerturatu dira; iaz baino 90.000 pertsona gehiago. Ekitaldi jendetsuenak suak eta buruhandi eta erraldoien kalejirak izan dira. Hain zuzen ere, erraldoi eta kilikien konpartsaren agurraren antzerki kutsuak, Asironen hitzetan, «erabateko arrakasta» izan du. Hori konpartsan parte hartzen duten dultzainarien ekimenez egin dute.

Jaien amaieran Pobre de mí-rekin batera Asironek euskarazko agurra egin zuenean jasotako txistualdiaz ere galdetu diote alkateari. Hark «errespetua eta elkarbizitza» defendatu ditu, eta jaien amaiera iragartzera doanari txistu egitea «normala» ere izan daitekeela gaineratu, «jaien amaierak dakarren ondoezak eraginda». Halere, Iruñea «askotarikoa eta plurala» dela azpimarratzeaz batera, esan du «Iruñeak bi hizkuntza propio dituela ulertu ez duenak» ez dakiela Iruñea «zer den; jokoz kanpo dago».

Entzierroei dagokienez, 16.629 izan dira korrikalariak, iaz baino %2,9 gutxiago. Uztailaren 11ko larunbateko entzierroa izan da jendetsuena, baina ez da izan hori zauritu gehien eragin dituena. Uztailaren 7an, 11 pertsona artatu behar izan zituzten larrialdi zerbitzuek, horietatik hiru adarkadak jasota. 37 pertsona zauritu dira guztira entzierroetan; hamar, adarkadak jasota. Adarkadak jasotakoetatik bost ospitalean dira oraindik. Prozesioa, bestalde, azken urteotako «lasaiena» izan dela adierazi du Iruñeko udaleko buruak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Guztiok gatoz leku beretik: guztiok gara afrikarrak»

Unai Etxenausia

'Geu, afrikarrok' aurkeztu du Arrosagaraik, zenbait gazteren istorioak biltzen dituen erakusketa bat, Gasteizko Montehermoso kulturunean. Otsailaren 26ra arte egongo da ikusgai.
Madrilgo komentu batean

'Marten' hegaldia

Enekoitz Telleria Sarriegi

Francoren erregimenak, Eliza katolikoarekin batera eta Australiako Gobernuarekin tratua eginda, ehunka euskal emakumezko bidali zituen Australiara, 1960ko hamarkadan. Han lana eginaraztea eta aurretik hara bidalitako gizonezkoekin ezkonaraztea zen bidaia haien benetako helburua. 'Marta plana' deitu zioten, eta 'El avión de las novias' dokumentalean jaso dute.

«Misiolari gisa bidali nahi gaituzte»

«Misiolari gisa bidali nahi gaituzte»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Natalia Ortiz ikerlariak, besteak beste, Josefina Erezuma bizkaitarraren istorioa jaso du bere ikerketan, Jaime Aberasturi senargaiarekin izan zuen eskutitz trukearen bidez.

 ©OIER ARANZABAL

«Audio plataforma bat sortuko dugu datozen hilabeteetan»

Urtzi Urkizu

Ikus-entzunezkoetarako Primeran iritsiko den moduan, irrati eta audioetarako beste plataforma bat sortuko dute, Goñik iragarri duenez. «Kolaborazioak sustatuko ditugu euskalgintzarekin».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...