CURRICULUMA EGITEKO AHOLKUAK

2016ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Curriculuma paperean zein bideoan egiteko, aholku orokor batzuk ematen dituzte adituek.

Papereko curriculuma

Enpresa ezagutu. Ezinbestekoa da lan eskaintza egiten duen enpresa ezagutzea.

Curriculum berezitua egin. Lanpostu bakoitzerako curriculum bat egin, lanpostu horren berezitasunak kontuan hartuta.

Argia izan. Curriculuma ondo egituratuta egotea komeni da. Hautatzaileak denbora gutxi izango du curriculuma irakurtzeko, eta lehen begi kolpean jaso behar du hautagaiaren berri.

Hiru orri gehienez. Ohikoena orri bateko curriculuma izan arren, gehienezko luzera hiru orrikoa izaten da. Hortik aurrerakoak luzeegiak dira.

Atzekoz aurrerako kronologia. Laneko esperientzian eta ikasketetan, atzekoz aurrerako kronologia erabiltzen da normalean, azkena egindakoa lehenengo nabarmenduta.

Gezurrik ez esan. Aditu denek bat egiten dute puntu horretan: curriculumeko gezurrak azkar topatzen dira

Zaindu diseinua. Informazioa argi egoteaz gain, diseinua ere zaintzea aholkatzen da, lehen begi kolpean gainerako curriculumetatik bereizteko.

Bideocurriculuma

Esan beharrekoa ondo egituratu. Aurretik gidoi egoki bat prestatzea komeni da, esan nahi dena ongi transmititzeko.

Garbi hitz egin. Kamerari begiratzea eta garbi hitz egitea aholkatzen da.

Argi egokia. Grabazioa egin aurretik, egiaztatu argiztapena egokia dela. Ez da komeni ilunegia egotea, baina ezta argitasun handiegia egotea ere.

Baliabide bat baino gehiago erabili. Mezu nagusia ahozkoa izango bada ere, komeni da bideoan baliabide gehiago ere erabiltzea: laneko esperientzia idatziz agertzea edo egindako lanen bat bideoan erakustea.

Bi minutu gehienez. Paperean bezala, bideo luzeegia egitea ez da komeni. Bi minutuko bideoak dira egokienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.