Sexu segregazioa: Hezkuntzaren utzikeria salatzeko puntua, atzera

Ion Orzaiz.
Iruñea
2022ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Ikasleak sexuagatik bereizten dituzten bi ikastetxe erlijiosoen auzian, mozioa aurkeztu du EH Bilduk Nafarroako Legebiltzarrean, Hezkuntza Departamentuak «utzikeriaz» jokatu duela salatzeko. Horren arabera, ikastetxe segregatzaileek «muzin egin diote araudiari, eta segitzen dute ikasleak sexuagatik bereizten». Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra taldeen babesa izan du koalizio abertzalearen idazkiak, baina kontrako botoa eman dute Navarra Sumak eta PSNk. Puntu hori ez dute onartu, beraz. Bai, ordea, beste batzuk. Hala, gobernua premiatu dute zentro horietan legea betetzen dela bermatzera, bi eskola horien aurkako prozedura burutzera eta, sistema mistora pasatzen ez badira, itun ekonomikoa berehala etetera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.