Espainiak ez du beteko bere defizit helburua

2018ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Espainia izan zen iaz defizitaren %3ko muga hautsi zuen Europako Batasuneko kide bakarra, eta, behingoz, bete egin zuen Bruselarekin hitzartutako kopurua (%3,1). Aurten muga horretatik behera geratuko zela agindu zuen, eta hala egingo duela diote Europako Batzordearen aurreikuspenek. Baina hor bukatzen dira berri onak Madrilgo agintarientzat. Izan ere, agindutako %2,2ko defizitaren ordez, Bruselako analistek %2,6koa espero dute. Dirutan, 4.500 milioi euro gehiagoko zuloa da hori.

Gainera, ez da baztertu beharzuloa are handiagoa izatea; izan ere, %2,6ko kalkulu hori PPk eta EAJk pentsio guztiak inflazioaren arabera igotzea hitzartu aurretik egin zen. Neurri horrek 1.500 milioi eurotik gorako kostua izango du. Cristobal Montoro Ogasun ministroak ziurtatu du zerga bilketa on batek eta enpresa digitalei jarriko dieten zerga berriak beteko dutela zulo hori.

Pierre Moscovici Ekonomia komisarioak argi utzi zuen atzo ez dagoela gustura Madrildik datozen hotsekin. «Defizita txikitzeko ahaleginekin jarraitu behar dute», esan zuen; besteak beste, egiturazko defizita txikitu beharrean, handitu egingo baita aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.