Ahanzturaren palankari tiraka

Somalian 58.000 haur gosez hiltzeko arriskuan daude. Etiopian eta Zimbabwen ere egoera oso larria da. Lehortearen ondorioei «berehala» erantzun nahi diete.
Somaliako gosetetik ihes egindako errefuxiatuak, Garissan, Kenyan.
Somaliako gosetetik ihes egindako errefuxiatuak, Garissan, Kenyan. KEN OLOO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jone Amonarriz -

2016ko otsailak 18

Gerraren mantuak estaltzen ditu. Duela bost urte agertu zen azkenekoz Somalia egunkarietako lerro buruetan. Hutsune hori ez da albiste onak dauden seinale, ordea. Gosetea ofizial egiterako, milaka pertsona hil ziren. Indarkeriak jarraitu egiten du, eta milaka lagunek ihesean, baina larrialdiaren fokua beste nonbait jartzeko eskatzen ari dira: lehortean eta gosean. Egoera larria da.

«Datuek euren kabuz hitz egiten dute», esan du FAO Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundeko zuzendari Richard Trenchardek. Horren isla da Afrikaren inguruko informazioa; zifraz eta portzentajez beterik dator. Asko dira egoera larrian dauden herrialdeak, baina azken datuek hiru aipatzen dituzte: Somalia, Etiopia eta Zimbabwe.

Milaka haur daude gosez hiltzeko arriskuan Somalian. Afrika jotzen ari den lehortea bortitza da, NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera. Desnutrizioaren egoera «oso kezkagarria» dela adierazi du Peter Clercq NBEko koordinatzaileak: «58.000 umetik gora hil egingo dira berehalakoan laguntza jasotzen ez badute». Erakundeei eta fundazioei dei egin die dirua bil dezaten, laguntza ahalik eta azkarren emateko. Erlojua ez dute alde. NBEk, ostera, kalkulatzen du 780 milioi euro beharko dituela herrialdeak egoerari erantzuteko.

Munduan 800 milioi pertsona dira gose. FAOk zifra oro har gero eta txikiagoa dela esan badu ere, kontinente beltzean goranzko joera hartua du, eta kezka areagotzen ari da. Mundu mailako garapen positiboa, beraz, ez da leku guztietara iritsi. Krisi ekonomikoa eta ezegonkortasun politikoa dira, nazioarteko erakundearen arabera, Afrikako hainbat herrialdetako oztopo nagusiak. Krisiak aspaldi jo zuen goia.

«Eremu katastrofiko»

«Eremu katastrofiko» izendatu dute Zimbabwe. 1.400 milioi euro eskatu ditu Emmerson Mnangagwa Zimbabweko presidenteordeak egoerari aurre egiteko. Lehorteak gogor jo ditu nekazariak; hiru milioi laguni eragin die, eta pertsona horientzat guztientzat zerealak eta elikagaiak ahalbidetzea du xede herrialdearen eskaerak: «Sektore pribatuari eta Zimbabweko jendeari eskatzen diot larrialdi programa humanitario hau finantzatzen laguntzeko».

Hilabeteetako euri faltak milioika lagun utzi ditu elikagairik gabe Etiopian ere. Save The Children erakundeak esan du 215 milioi euro behar dituela herrialdeak datozen bi asteetan malnutrizio kronikoari aurre egiteko. Mende erdian ezagututako lehorterik kezkagarrienak maila bereko ondorioak ekarri ditu. Ganadua hil egin da, eta soroak, sikatu. Hala, besteak beste, 400.000 haur baino gehiago utzi ditu 2015ean «malnutrizio akutu eta larrian».

Hori horrela, argi hitz egin du Save the Children erakundeko zuzendari John Grahamek: «Luze jo dezake —120 egun inguru— elikagaien erosketak eta garraioak; beraz, denok konplitu behar dugu orain. Etiopian igarotako hemeretzi urteetan, ez dut halako egoera larririk ikusi behin ere».

'El Niño'-ren itzal luzea

Adituen arabera, El Niño fenomeno meteorologikoak hiru hamarkadetan klima aldaketak eragindako inpakturik handiena izan du mundu osoan. Fenomenoak muturreko lehortea eragin du; lehorteak, elikagaien eskasia; eta eskasiak, gosea eta desnutrizioa. Zambia —biztanleen %48 goseak daude—, Malawi —2,8 milioi lagun—, Madagaskar — 1,9 milioi— eta Zimbabwe —1,5 milioi— dira euri maila baxuenak neurtu dituzten lekuak.

NBEk jakinarazi du fenomenoaren efektua «suntsitzailea» izango dela elikadura segurtasunerako kontinentearen hegoaldean. Ondorioak agerikoak dira, ordea, dagoeneko; besteak beste, elikagaien prezioa igo egin da nabarmen. Nekazari gehienak euren familiak elikatzeko borrokan ari dira, negoziorako aukerarik gabe. Afrika, Asia eta Latinoamerikan izandako lehorte eta uholde handiek uztak hondatu dituztela ere ohartarazi du, eta ehun milioi lagun elikagairik eta urik gabe utzi dituela.

El Niño-k Afrika hegoaldeko eta ekialdeko 11 milioi haurren bizitza arriskuan jarriko zuela iragarri zuen azaroan Unicefek. Eta iragarpena betetzen ari da. Bitartean, pobreziaren irudirik tamalgarrienak ahanzturan dirau, eta, oraingoz, ez dirudi epe motzean aldatuko denik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Nicola Sturgeon Eskoziako Parlamentuan, pentsakor. ©F. BREMNER / EFE

Zer egin Londresen ezezkoaren aurrean

Ander Perez Zala

SNPko sektore batzuk haserre daude independentziarako B planaren eztabaida blokeatu dutelako. Sturgeonen asmoa da bide orria eta galdera 2021eko bozen aurretik jakinaraztea
 ©BERRIA

«Barne eztabaida falta frustrazioa eragiten ari da alderdian»

Ander Perez Zala

MacNeil independentziarako B planaren egileetako bat da, eta «etsita» agertu da SNPren jarrerarekin, horri buruzko eztabaida blokeatu duelako: «Frustrazioa egongo da ez bada galdeketarako biderik egiten».

 ©UNRWA
UNRWAko langile bat janaria banatzen Gazako herritarren artean. ©MOHAMMED SABER / EFE

UNRWAk lanak eten beharko ditu nazioarteak dirurik eman ezean

Arantxa Elizegi Egilegor

Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak 5,7 milioi errefuxiaturen oinarrizko beharrak asetzen ditu. Urte amaiera arte aurreikusitako lanak egiteko, 167 milioi euro beharko lituzke

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna