EIk berriz ere yezidien kontra ekin dio Iraken

2014ko urriaren 21a
00:00
Entzun
EI Estatu Islamikoak berriz ere yezidien aurkako erasoaldi bat hasi du Irakeko Sinjar mendian. Etnia kurduko gutxiengo erlijioso bat dira yezidiak, eta udan EIk sarraski bat egin zuen haien aurka. Milaka babestu ziren Sinjarren, eta, «genozidio arriskua» zegoela iritzita, AEBek aire erasoak hasi zituzten. YPG eta PKK gerrillak erabakigarriak izan ziren errefuxiatuak salbatzeko. «EIko militante kopuru handi bat ari zaigu erasoka hogei ibilgailu ingururekin», adierazi dio Qasim Xexo gerrillari yezidiak Rudaw-i. 7.000 zibil arriskuan daudela diote gerrillariek. «Mendian borrokan ari direnei helikopteroetatik laguntza bidaltzen zieten, baina badira hogei egun ez zaiela deus ailegatu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.