IZARRAK

2018ko otsailaren 6a
00:00
Entzun

Martin Fourcade

Jaioterria: Perpinya (Herrialde Katalanak).

Jaioteguna: 1988ko irailaren 14a.

Kirola: Biatloia.

Bestelakoak: Ole Einar Bjoerndalen handiaren beherakada baliatu du biatloiko nagusi bilakatzeko. Sotxin bi urre eta zilar bat kolkoratu zituen. Gutxienez hori lortu nahi du.

Sven Kramer

Jaioterria: Heerenveen (Herbehereak).

Jaioteguna: 1986ko apirilaren 23a.

Kirola: Abiadura patinajea.

Bestelakoak: Zazpi olinpiar domina irabazi ditu jada, tartean urrezko hiru. Pyeonchangen uzta handitu nahi du.

Marcel Hirscher

Jaioterria: Annaberg-Lungoetz (Austria).

Jaioteguna: 1989ko martxoaren 2a.

Kirola: Eski alpinoa.

Bestelakoak: Txapeldun izan da azken sei Munduko Kopetan. Ingemar Stenmark handiak bakarrik irabazi ditu hark baino proba gehiago. Hirugarren ahaleginean lortu nahi du olinpiar domina bat.

Michaela Shiffrin

Jaioterria: Vail (AEB)

Jaioteguna: 1995eko martxoaren 13a.

Kirola: Eski alpinoa.

Bestelakoak: Sotxin historia egin zuen. 18 urterekin, eslalomean urrea irabazi zuen, eta diziplina horretan nagusitu zen eskiatzailerik gazteena bilakatu zen. Ordutik, gora besterik ez du egin: bi aldiz izan da munduko txapeldun, eta irabazi egin ditu azken bi Munduko Kopak.

EugeniaMedvedeva

Jaioterria: Mosku.

Jaioteguna: 1999ko azaroaren 19a.

Kirola: Patijane artistikoa.

Bestelakoak: Ez da inoiz nahastuta egon dopinean, eta, horregatik, NOBk baimena eman dio lehiatzeko.18 urte besterik ez du, baina sekulako garaipen zerrenda du jada: egungo munduko eta Europako txapelduna da. Pyeonchangen hirukoa lortu nahi du, bere estreinakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.