Errusiako Munduko Kopa: F multzoa. Hego Korea

Beheko mailako bat

Beheko mailako bat.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Nekez izango da Munduko Kopa honetako ezusteetako bat Hego Korea. Ez du ematen, behintzat. Sailkatze fasekoak dira lehiako haren azken erreferentziak, eta, beste kasu batzuetan ez bezala, justu-justu lortu zuen Errusian egoteko txartela. Uli Stielike alemaniar ezaguna entrenatzaile lanetik kendu zuten sailkatze fase horretan, hiru partida segidan galdu eta gero Iranen, Txinaren eta Katarren aurka. Stielikeren lekua bete, eta sailkatzeko helburua gauzatu zuen Tae-yong Shin-ek, aurretik 20 eta 23 urtetik beherako selekzioen arduraduna izan zenak.

Hiru jokalari dira ezagunak eta ibili onena dutenak: Heung-min Son, Tottenham Hotspurrekoa, Sung-yueng Ki, Swansea City taldekoa, eta Hee-chan Hwang, Salzburgekoa. Gutxitxo txapelketan zerbait handia egiteko. Herrialdean bertan dute itxaropen txikien Munduko Kopa honetan balentriaren bat egiteko, eta ez da seinalerik onena.

Ohi bezala, Hego Koreak sasoi fisikoa izango du ezaugarririk onena, baita borrokarako grina ere. Beti izan ditu selekzioak bereizgarri horiek, eta ez ditu ez bidean galduak. Baina horiekin bakarrik ez da urrutira joango. Finalerdiak harrapatu zituen taldeak, 2002koak jokalari onak zituen, oraingoak baino on gehiago, eta halakorik gabe nekez egingo du bidea orain.

Jokatzen hasi aurretik, behintzat, beheko taldeen artean dago, eta F multzo honetan ere baliteke behe-behean bukatzea, teorian behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.