Parlamentuko Mahaian, gehiengo «posibilistarik» ez

2019ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerraren botoekin, PSNk «gehiengo posibilista» bat duela esan zuen asteartean Ramon Alzorrizek. Alta, aukera horren mugak agerian gelditu ziren atzo: batzorde parlamentarioen osaera eztabaidatu zuten Mahai eta Eledunen Batzordean, eta 16 eleduneko batzordeen aukera babestu zuten PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak. Era horretan, lau talde horiek osoko bilkuran duten baino indar handiagoa eskuratuko zuketen batzordeetan —botoen erdiak—. Navarra Sumak eta EH Bilduk, berriz, 15 batzordekideren aukera hobetsi zuten, eta hori gailendu zen azkenean: sei Navarra Sumarentzat, hiru PSNrentzat, bi Geroa Bai eta EH Bildurentzat, eta ordezkari bana Ahal Dugu eta Ezkerrarentzat. Kexu azaldu zen Alzorriz, abertzaleek eta erregionalistek «bat egin» zutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.