LAGUNTZEN IRIZPIDEAK

2014ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Erabat aldatu ditu euskarazko hedabideei diru laguntzak emateko irizpideak Eusko Jaurlaritzak. Kontzeptu berri bat sartu du aginduan: irismena. Erabakigarriena da alor hori: %70eko pisua horrek dauka.

Zabalkundea

Orain arte. Puntuen %30 ziren zabalkundearen araberakoak idatzizko hedabideen kasuan. Hiru irizpide aipatzen zituen deialdiak puntu horretan: hedabidearen tirada, saldutako aleak eta irakurleak.

Orain. «Irismena» esaten diote orain, eta oso pisu handia du: puntuen %70. Proportzioetara jo dute: hedabidea bere esparruan zenbat kontsumitzen den. Nazionalei kalte egin die. 70etik hamar puntu soilik dira hedaduraren araberakoak.

Finantzaketa propioa

Orain arte. Hiru zutabeetako bat zen: hedabideak berak, laguntza publikoetatik aparte, zenbat baliabide dituen aurrera egiteko. Puntuazioaren %35 zehazten zuen.

Orain. Garrantzi txikiagoa izango dute hedabideak bere kabuz lortutako baliabideek: puntuen %20.

Produktua

Orain arte. Zutabe nagusietako bat zen produktuaren beraren nolakotasuna: kalitatea, erakargarritasuna, originaltasuna... Puntuazioaren %35 hark zehazten zuen.

Orain. Hamar puntu dira produktuaren araberakoak: lau puntu teknologia berrietan zabaltzeagatik; hiru puntu hobekuntzan eta ikerketan jarduteagatik; eta beste hiru Bikain ziurtagiria izateagatik. Kalitatearen irizpidea ez da inon ageri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.