BERTSO JARRIAK

Lehen uda etxetik kanpo

(Sopela, Bizkaia, 1997). Algortako bertso eskolan (Bizkaia) hasi zen bertsotan gaztetxotan, eta hainbat gazte sariketatan eta plazatan kantatu izan du urteetan. 2016. urteaz geroztik parte hartu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.

Paule Ixiar Loizaga Legarra.
2022ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
WAFAA
7 urte beteta
ume denen nahia,
bada udan kanpora
joateko garaia.
Nire helmuga antza
deitzen da Bizkaia,
Ahmed nola izan zen
zure lehen bidaia?

AHMED
Wafaa izango duzu
beldur beste duda,
nik ere izan nuen
Bizkaia helmuga,
eta hango areak
gertu dauka ura...
baietz hondartzan pasa
bizitzako uda!

WAFAA
Baina begiratuta
distantzia mapan,
oso urruti gaude
ta beraz nolatan
pasako dut bakarrik
uda oso bat han ?
Familia gehiegi
botako dut faltan!

AHMED
Bai baietz hasieran
bi begiak blaitu,
Baina esperientziak
indartu ohi gaitu.
Irailean bizitza
Tindoufen jarraitu;
zure familiak hemen
Itxarongo zaitu!

WAFAA
Iaz ezin zen irten
tartean Covida,
mundua gelditu zen
gaitz honen harira.
Gu ere gaizki, baina
nor dago begira?
Gure aurretik zenbat
ume irten dira?

AHMED
46 urte
pasa dira jada
arbasoak iritsi
zirela bertara,
ta beste ehunka ume
joango dira hara
ez badute sekula
askatzen SAHARA!

Doinua:Lili bat ikusi dut I.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.