BERTSO JARRIAK

Ustel usaina

Iurretan (Bizkaia) jaio zen, 1948an. Gaztetan hasita, lan oparoa egindakoa da euskalgintzaren alorrean, eta, bertsoaren plazan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen aurreneko emakumea izateak ere eman zion sona. Utzia du plaza, baina ez bertsoa.

Kristina Mardaras.
2020ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
[Youtube]https://youtu.be/L9oghio0Rp8[/Youtube]

1.
«Zuen ongizatea
utzi gure eskuan».
Zailtasunez beteko
mundu pretestuan
batzuk giro gorrian
besteak freskuan
behekook bizi gara
ataka estuan
gaur fidatzeagatik
goikoen juzkuan.

2.
«Botoa emaiguzu ta
eukingo duzu lana».
Baina Txinara doa
enpresa andana.
«Elkar indartu behar
dugu auzolana».
Bat dugu agindua,
bestea emana.
Hola engainatuta
gaude jende dana.

3.
Infernuko suari
galdurik beldurra
pandemia sortu da
botere boilurra
COVID-19az
damaiten egurra!
Eespabilatu zaite
ta izan zuhurra,
ze eman behar digute
oharkabean lurra.

4.
Tapaturik sudurra
baita ere okotza
mosukoan galtzen zait
arnasa, ahotsa,
atzo lagun nintzena
gaur naiz sospetxosa.
Hurbiltzen banaiz ustez
une aproposa
urrundu egiten zaizkit.
Agur nire poza!

5.
COVID-19az
sarturik ikara
«ez, hemen ezin leike
eman besarkada»
besoak luzatuaz
atzera bultzada.
Urdaila estutu zait
bihotzak taupada,
tristurak harrapa nau.
Ze iluna den gaba!

6.
Europa goialdean
sano da jentea,
orain artean legez
normal da hiltea.
Baina bidezko bekit
hauxe esatea:
Goi Europan bezala,
gaur presidentea,
nahiago nukeela
emea izatea.

Doinua: Xabier Leteren Hemen zizurkildar bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.