BERTSO JARRIAK

Harremanak

Gasteiz, 2001. Ikastolan piztutako zaletasunari jarraikiz, Bertxilika bertso eskolan hasi zen. Arabako Eskolartekoa irabazi zuen lehenik, 2016an. Eta hurrengo urtean Euskal Herriko Eskolartekoa irabazi zuen. Iazko azaroan, X. Bertxoko sariketako txapela jantzi zuen.

Aroa Arrizubieta.
2020ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
1.
Ideietatik ekintzetara
sarritan kontraesanak
ohikoak dira, baina aztertu
nahi nituzke ditudanak.
Beste batekin —zein gehiorekin—
eraikitzen dabiltzanak:
Luzeak, motzak, pasiozkoak,
intentsoak zein otzanak;
ulertzeko nire dramak.
Konplikatutik garrantzitsutik
beste nahiz duen harremanak,
truke-balio bat al da oinarri?
Hartuak eta emanak.

2.
Une bateko plazerren truke
maiz geure burua saltzen
ibiltzen gara, nahiz ta zergatik
inork ez jakin azaltzen.
Ahalik ta gehien ligatu nahiak
digu desira zitaltzen.
Kontatu nahian iltzatzeak ez
al du harremana itzaltzen?
Baina maitasuna hau al zen?
Gure hutsune bat beste batez
saiatzen gara estaltzen,
(e)ta hor gu-aren pluralak zentzu
guztia ez al du galtzen?

3.
Gizartearen ezaugarriak
ditugun arren iraintzen;
biolentzia bat da, zeina den
harremanetan bikaintzen.
Lehiakortasun batek jan gaitu
gordintasuna usaintzen.
Nahiz ta saiatu autoestima
datsegit bidez ordaintzen,
zauria ez da orbaintzen.
Nire estimua bilatzeak nau
bakardadean labaintzen;
maite garela diogu baina
ba al dakigu elkar zaintzen? 

4.
Parrandak bihur daitezke arau
gabeko joko zelaiak,
non onartuak diren desfasa,
sexua eta ezbaiak;
non helburua ligatzea den
ta erasoak etsaiak;
nik ere mozkor deitu izan zaitut
pizt zitezeen lehergaiak.
(Baina zer zion Itaiak?)
Galdera ikur dut gorputza (e)ta
zalantza sortzen dit jaiak:
Sentimenduek deitzen dizuten
edo soilik sexu nahiak.

5.
Eta parrandan vodka baso da
etxean zena liburu,
egiazkotik abstraitzeko,
(e)ta egiteko zizpuru.
Emozioak aldatzen dira
—nola ez nago seguru—,
desinhibizioa bihurtzen dugu
juerga oroko helburu;
ez hanka eta ez buru.
Biolentzia zilegi, droga
makuruetan makuru,
eta sarritan jendea drogak
beste kontsumitzen dugu. 

6.
Aipaturiko norgehiagokak
—nahiz egon hamaika gauza—
ez bitza klase gatazkak sortu
ta harreman sanoak pausa
daitezen egin, ze izan behar gara
aurre egiteko gauza;
klase borroka baita finean,
bultzatu behar den kausa.
Gure rola ez da auza,
baina antolatu gaitezen eta
harrotu dezagun hautsa,
ze badakigu antolakuntzan
datzala gure iraultza.

Doinua: Bizkorra ez naiz baina badaukat.





 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.