Noiz sortua: 2019-05-25 00:30:00

ARDOXKA

Mantxako leku batean

Roberto Sarriugarte -

2019ko maiatzak 25

Gaur berriz ere Manchuelara hurbildu gara, oraingo honetan Espainiako Mantxako Albaceten dagoen Casas Ibañez herrira, Gratias, Familia y Viñedos upategia eta haren ardoak ezagutzera. Haien hitzetan, «familia upategia, artisautza lana eginez, jasangarria, lurrarekin, mahastiarekin, nekazariarekin eta kontsumitzailearekin konprometitua».

Aurreko urteetako lana egon arren, 2016an jaio zen Gratias upategia, crowdfunding edo mikromezenazgo kanpaina baten bitartez ¿Y tú de quién eres? ardo beltza sortu zutenean. Bitxia bada ere, alorrak hainbat mahatsez osatuta daude, eta hainbat mahats mota nahasiz eta ardoztatuz sortu zen ¿Y tú de quién eres? ardo beltza. Huraxe izan zen proiektuaren abiapuntua. Gero, proiektua handituz eta zabalduz joan zen, eta mahats beltzen ikerketa anpelografikoaren ostean, pintailla edo pintaillo mahatsa «nahasteko partzeletatik» —horrela deitzen zaie mahasti berezi hauei— ehun bat mahatsondo hautatu eta landatu dituzte. Kentzeko ziren mahats zuriz osatutako partzela bat ere berreskuratu dute, eta hortik sortu da ¿Y tú de quién eres? ardo zuria.

Ez dago esan beharrik sekulako lana egin dutela landare patrimonioa berreskuratzen.

Manchuela eskualdean lan egiten duten arren, sortzen dituzten ardoak ez dira merkaturatzen Manchuela sor-markapean.

Klimari eta ezaugarri geografikoei erreparatuz, ardook izaera mediterraneoaren ukitua dutela esan daiteke.

«Lagundu» eta «eskuz egina» dira Gratias upategiaren lana ulertzeko barneratu behar diren kontzeptuak, haien esanetan.

Gratias proiektua jasangarria da, arduratsua, eta ingurune natural zein gizarte inguruarekin konprometitua. Hori oinarri dutela jaio zen eurek aipaturiko ardo etikoaren kontzeptua: landatu eta egin, lankide zein kontsumitzaileenganako errespetuz, zoriontasuna eta ilusioa erakutsiz.

Gaur egun merkatuak monobarietalentzako duen joera nabarmena kontuan izanik, esango nuke izugarrizko meritua duela Gratias upategiak egiten duen lanak.

Bi ardo bitxi hauez gain, Gure herri ardoak sailean sartuko liratekeenez gain, beste batzuk ere egiten dituzte. Haien esanetan, beste bi multzotan bereiziko lirateke ardo «bitxiak» eta hor egongo lirateke Terra —zurietan— eta Arroba, Soy eta Tinaja —beltzetan—. Denak ere partzela berezietatik jasotako mahatsez eginak.

Beste multzo batean sartuko lirateke haiek izendatutako «Gratias ardoak». Hor daude Sol zuria, Rose gorria eta Got eta Maximas beltzak. Bitxia da Gratias upategian egiten ari diren lana, benekotasunez betea, eta horregatik merezi dute nire miresmena.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Txagorritxu ospitaleko laborategiko irudi bat. ©Gorka Rubio / Foku

Datuen peskizan (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Beste zazpi pertsona gehitu behar dira koronabirusarekin hildakoen zerrendara. Bost EAEn, bi Nafarroan. PCR bidezko 11 positibo berri agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna