GAKOAK

2015eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Gehiengo osorik ez. PP irabazleak ez du gehiengo osorik izango Espainiako Kongresuan, ezta Ciudadanosekin bat eginda ere. Bien artean 163 diputatu dituzte, eta 176 behar dira. Espainiako ezkerreko indar metaketak ere ez du ematen: 161 (PSOE, Podemos, UP).

PSOEren ahulezia. PSOEk, bere egoeragatik ere, zail du PPren alternatiba eratzea, berriro hondoa jo baitu: 90 aulki. Gainera, Pedro Sanchezenlidergoa barru mailan ahul samar dago, eta Andaluziako PSOE boteretsuak ez duPodemosekin akordiorik nahi.

Abertzaleen giltza. Nahiz eta Kongresuan Podemos eta Ciudadanos sartu diren (109 diputatu), euskal eta katalan talde abertzaleek giltza izan dezakete, betiere PPren eta PSOEren —eta Ciudadanosen— arteko estatu itun baten ezean.

Lurralde eredua. Espainian estatu auzia da lurralde eredua. PPk, PSOEk eta Ciudadanosek ez dute ezbaian jarri nahi Espainiaren batasuna. Podemosek Katalunian erreferendum bat nahi du. Akordioak baldintza ditzakeen auzia da.

Kongresuko eta Senatuko osaerak eragozpen. Konstituzioan edota estatutuetan nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea jasotzea zaila dago. Konstituzioa aldatzeko Kongresuaren bi heren behar dira, eta PPk eta Ciudadanosek %46 izango dute. Estatutu politiko berri baten prozedura aurrera joateko, berriz, Senatutik pasatu behar du, eta han PPk gehiengo osoa lortu du —betoaren kasuan, Kongresuan onar daiteke testua—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.