GAKOAK

2022ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
1. Onarpena. Zigor Kodea erreformatuko da aurrerantzean bortxaketatzat har dadin emakumearen onespenik gabeko ekintza oro.
2. Zigorrak. Sexu askatasunaren aurkako delituek urtebete eta lau urte arteko kartzela zigorra izango dute. Bortxaketei dagokienez, erasotzaileek lau eta hamabost urte arteko zigorrak izango dituzte.«Kaleko jazarpen» gisa hartutako erasoak delitu izango dira.
3. Adingabeak. Sexu erasoengatik zigortutako adingabeek sexu askatasunari eta berdintasunari buruzko hezkuntza programetara joan beharko dute. Halaber, seme-alaben guraso ahala kenduko zaie adingabeei sexu erasoak egiten dizkieten gurasoei.
4. Publizitatea. Prostituzioa eta sexu indarkeria sustatzen dituzten iragarkiak debekatuko dira.
5. Laguntzak. Besteak beste, delitu sexualak jasan dituzten emakumeak artatzeko «krisi zentroak» sortuko dituzte, informazioa eta laguntza emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.