Euskara meritu gisa hartzeko eskaria Madrili

2018ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Lan eskaintza publikoa martxan du Espainiako Gobernuak, eta euskara ez du kontuan hartu. Eusko Legebiltzarrak eztabaidagai hartu zuen gaia atzo, EH Bilduren ekimenez, eta eskari bat onartu zuen: euskara erabiltzea ezinbesteko den lanpostuetan aintzat har dezala euskara, meritu gisara. EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk onartu zuten eskaria. Elkarrekin Podemosek abstentziora jo zuen, onartutako mozioak ez duelako aintzat hartu koalizioaren eskari bat: Madrilek eta Jaurlaritzak itun bat sinatzea hizkuntza eskubideak bermatzeko. PPk, berriz, aurka bozkatu zuen, esanez lan eskaintza «eremu nazionalekoa» dela, eta ez duela euskara aintzat hartu behar.

Madrili egindako eskariarekin batera, beste puntu bat sartu dute mozioan: gogorarazi dute hizkuntza eskubideak babestea erakundeen eginbeharra dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.