Altsasukoak Aske sariak banatuko dituzte bihar

2019ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Altsasukoak Aske literatur lehiaketaren sariak banatuko dituzte bihar, Altsasuko Iortia kultur etxean, 18:00etan. Bigarrenez antolatu dute literatur sariketa, eta Harkaitz Cano eta Uxue Alberdi idazleek jakinaraziko dute nor diren irabazleak.

Dani Martirena kazetari eta idazleak gidatuko du saioa, eta bertan izango dira Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformako kideak ere. Hain zuzen ere, plataformak antolatzen du literatur lehiaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.