ERREAKZIOAK

2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
«Egia da terrorismo delitua kendu dutela, baina, halere, zigorra neurriz kanpokoa da. Inpunitaterik eskatu gabe, ezarri eta berretsi dituzten zigorrak neurrigabeak dira».

Javier Ollo Altsasuko alkatea

«Zigorrak erabat proportzioz kanpokoak dira. Sentsazioa ematen du hasieratik kontakizun bat eratu zutela eta zigorrek zentzagarriak izan behar zutela».

Unai Hualde Geroa Baiko parlamentaria

«Gertatutakoren eta kondenaren artean erabateko proportzionaltasunik eza dago. Taberna batean ordu txikitan izandako eztabaida bat dela pentsatzen jarraitzen dugu. Eduki ideologikoaren larrigarria ezartzea oso arriskutsua da politikoki».

Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentaria

«Ez dugu bat egiten sententziarekin. Espainiako presidente Pedro Sanchezi gazteak indultatzeko eskatuko diogu».

Marisa De Simon Ezkerrako parlamentaria

«Gure besarkadarik beroena eta maitekorrena helarazi nahi diegu Altsasuko gazteei eta senideei. Beste behin, zuekin gaude. Hitzak eta kalifikatzaileak agortzen dira injustizia berri hau deskribatzeko».

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia

«Erabakia errespetatu behar da. Argi ikusten da ez zela taberna bateko liskarra izan. Zentzugabea da Nafarroako erakundeek, gobernutik hasita, erasotzaileak babestea, eta ez erasoa jasanikoak».

Carlos Garcia Adanero UPNko parlamentaria

«Ez da epaiketa justua izan. Errugabetasun presuntzioa, defentsa eskubidea eta epaile naturalaren eskubidea urratu dizkiete. Aurrez idatzitako gidoiaren araberako epaiak dira».

LAB Sindikatua

«Tribunalak mendekua hartzeko erabiltzen direnean, ez dago justiziarik. Bidegabekeria salatzearekin batera, premiazkoa da beste justizia eredu bat eraikitzea denon artean».

Gure Esku Dago

«Injustizia ikaragarria izateaz gain, guztioi eraso egiten digun erabaki bat da, horrelakoetan epaitegi horrek nola jokatu behar duen zehazteko jurisprudentzia sortuko duelako».

Eleak mugimendua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.