Urkullu prest dago Kataluniari «laguntzeko»

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria prest agertu da Katalunian duten egoeran «laguntzeko». Hala ere, ez du iritzirik eman nahi izan, aurretik «gogoeta lasaia» egin beharra daukalako. «Lasaitasunez egin nahi dut gogoeta, eta gertaerak minutuz minutu ikusi. Nire laguntza ere eskaintzen dut», esan du, baina ez du zehaztu laguntza hori nolakoa izango litzatekeen.

Eusko Legebiltzarrean bertan, Gure Esku-ren manifestua babestu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, baita bihar Donostian egingo den manifestazioa ere. Joseba Egibarrek (EAJ), Maddalen Iriartek (EH Bildu) eta Lander Martinezek (Elkarrekin Podemos) gogorarazi dute Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bat bidali zuela epaiketara, eta horregatik «interpelatuta» sentitu beharko luketela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.