PAI programa utzi ahal izatea aldarrikatu du Castejongo ikastetxeak

Eskola kontseiluak aho batez defenditu du PAI programatik irtetea. Parlamentuan azaldu dute ikasleek zailtasunak dituztela edukiak ulertzeko, eta erritmoa moteldu dela

joxerra senar
Iruñea
2021eko martxoaren 4a
00:00
Entzun
«Erabaki honek gure seme-alaben etorkizuna eta hezkuntza baldintzatuko du». Laura Irigarai Castejongo ikastetxe publikoko gurasoetako batek euren egonezinaren berri eman zuen atzo, Nafarroako Parlamentuan, PAI Ingelesez Ikasteko Programaren ondorioz «areagotu egin delako eskolan porrot egiteko arriskua». Bigarren urtez jarraian, Castejongo Dos de Mayo ikastetxe publikoak PAI programa uzteko eskaera egin dio Hezkuntza departamentuari, eta, atzo, ikastetxeko ordezkariek hori egin ahal izateko autonomia aldarrikatu zuten.

Nafarroako Gobernuak iragan ikasturtean atzera bota zuen eskaera forma akatsak argudiatuta, eta aurten ihardetsi dio programa barruan diren mailek PAI uzteko egutegia aldatu behar duela.

Eskaerak babes zabala jaso du. Ikastetxeko irakasleen klaustroan, %78k bat egin dute PAI uzteko proposamenarekin, eta eskola kontseiluak aho batez onetsi du. Aldi berean,LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek babestu egin dute aldarrikapena, eta, hori adierazteko, elkarretaratzea egin zuten atzo.

Parlamentuan, Ainhoa Reparaz ikasketaburuak eta Dario Frias eskola kontseiluko ordezkariak defenditu zuten ez daudela ingelesa ikastearen aurka, baina hori ezin dela egin beste ikasgaien kalitatea galduz. «Errealitatea burugogorra da. PAIren argudio teorikoa biribila izan daiteke, baina ni bihar ikasleen aurrean jarri behar naiz, eta bideraezina da», azaldu zuen Friasek. 2014-2015 ekoikasturtean ezarri zen programa, euren irizpidea aintzat hartu gabe. Egun, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako hirugarren mailara arte ezartzen da.

PAI programak behartzen duegunean gutxienez bi klase ingelesez ematera, eta lehen hezkuntzan natur edo gizarte zientzietan aplikatu behar dute. Ikastetxeak urtero irizpide hori ezartzeko bide desberdinak hartu ditu, baina guztietan ondorioztatu dute ikasleek zailtasunak dituztela gaiak jarraitzeko, eta ingelesaren ezagutzak ez duela hobera egin. Reparazen arabera, natur zientzietan zein gizarte zientzietan, irakasleek «bi aldiz» errepikatu behar dituzte edukiakedo lezioen edukia sinplifikatu. «Gelaren erritmoa moteldu egiten da».

Castejonek errealitate soziologiko berezia du. Ikasleen %46k gaztelera ez den beste ama hizkuntza bat du, gehienetan arabiera. Zenbaitetan, urtero haur hezkuntzan sartzen diren ikasleen erdiek baino gehiagok ez dute gazteleraz egiten etxean. Horri gaineratu behar zaio, urtero, ikasturtea hasita 30 ikasle inguruk izena ematen dutela ikastetxean. Testuinguru horretan, PAI oztopo bat dela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.