Albistea entzun

EAri buruzko ebazpenak ez du «ondorio praktikorik»

Eba Blanco idazkari nagusiak esan duenez, batzorde eragile berria hautatzeko prozesua martxan dago. Ramirezek elkarrizketa eskatu du.

Erredakzioa -

2021eko uztailak 27

Arabako Probintzia Auzitegiak Eusko Alkartasunari buruz ebatzitakoaren harira, EAko idazkari nagusi Eba Blancok atzo adierazi zuen ebazpenak ez duela aldatuko orain arteko ildoa, barne prozesua martxan dagoelako datorren martxoan kongresua egiteko. Blancok uste du sententziak ez duela «ondorio praktikorik»: «EAren kongresua jada martxan dago. Prozesua abian da, eta otsailean edo martxoan amaituko da kongresua, non EAko afiliatu guztiok Batzorde Nazional berria aukeratuko dugun demokratikoki».

 

Esan zuen beti prest egon direla alderdi barruko kritikoekin hitz egiteko: «Ni beti nago prest hitz egiteko, baina ez irainak aguantatzeko. Bitxia da elkarrizketa eskatzea eta aldi berean besteari modu totalitarioan eta maltzurkeriaz jokatzea leporatzea». Ordu batzuk lehenago Maiorga Ramirez sektore kritikoko buruak hitz egiteko prest zegoela esana zuen, eta elkarrizketarako mahai bat eskatu zion sektore ofizialari.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Andueza, atzo, pozik, bere hautagaitza aurkezteko agerraldian. ©M. DEL VALLE / FOKU

«Ezkerra zabaldu» nahian baina EAJri «erabat leial» aurkeztu da Andueza

Maite Asensio Lozano

PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza berretsi du. Soraya Morla Basauriko zinegotzi ohiak ere aurkezteko asmoa agertu du
 ©DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

«Gazteek ez dakite zer gertatu zen, baina haien motxila ez dago hutsik»

Edurne Begiristain

Etika eta historia irakatsiz, «indarkeria deslegitimatzeko» modua badela ondorioztatu dute ikerketa batean. Saez de la Fuentek dio gazteek ere badituztela «memoria propioak».
'Kalera Info' aldizkariaren itxiera salatzeko agerraldia ©BERRIA

‘Kalera Info’-ren itxiera arbuiatzeko eskatu dio EH Bilduk Eusko Legebiltzarrari

Berria

Eusko Jaurlaritzari galdegin dio «bide judizial eta politikoetatik» ekiteko oinarrizko eskubideen alde

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.