Iñaki Etxeleku. 'Ipar Euskal Herriko Hitza'

«Garrantzitsua da ikus dadin badela talde bat sendoa; bide bat ezartzen du»

GAIZKA IROZ.
Hodei Iruretagoiena.
2015eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriko Hitza-n ari da Iñaki Etxeleku kazetaria, eta ondo ezagutzen du euskal hedabideen arteko lankidetza. Lanean harrapatu du sari banaketak ere.

Zer esan nahi du euskal hedabideen elkarlana saritzeak?

Saria ematea erabaki dutenek ikusi dute hor bazela benetako ahalegin bat, nik uste. Euskarazko eskaintza indartzeko bide bat izan da, eta elkarlan hori posible dela erakusten duen adibide bat da bozetako gaualdiekin egiten dena. Ongi da azpimarratzea saialdi horrek merezi duela.

Beharra bada, beraz?

Bai. Ikusten dugu zertan den euskara Ipar Euskal Herrian, eta behar ditu proiektu sendoak, alor guztietan. Baditugu gaitasunak, eta horien elkartzea da erakusteko halako komunikazio proiektuak eraman daitezkeela aurrera. Garrantzitsua da irakurle, entzule eta ikusleei begira, eta orobatahots propioa izan dezagun erakundeen aurrean, ikus dezaten badela talde bat sendoa. Bide bat ezartzen du geroari begira.

Aurrerantzean ere bide horretan jarraitzeko asmoz zarete?

Bai. Badugu bozei begirako elkarlana, baina badugu ere Ahoan bilorik gabe emankizuna, eta hori nahi dugu garatu. Gero, badira beste hitzordu batzuk ere: Korrika, Euskal Herria Zuzenean...

Aitor Renteria 'Txato'-ren lana gogoan izan dute ekitaldian.

Begi keinu bat izan da hark egindako lanari. Berak sinetsi zuen, lan egin zuen euskal hedabideek elkarrekin gauzak egiteko, bereziki hauteskunde gaualdientzat. Harentzat da sari hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.