Zer dio Espainiako Bankuaren zirriborroak?

2014ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Zirriborroaren hamazpigarren arauak horrela definitzen du bankuen akziodunen arteko ituna: «Fundazioen arteko ekintza itunpeko gisa hartuko dira haien arteko akordio edo itun estatutarioak edo parasozialak, aipatutakoak zein aipatugabeak, hitzezkoak zein idatzizkoak, finantza erakundea gidatzeko estrategiari buruz irizpide komun oinarrizkoak ekartzen badituzte, nahiz eta kudeaketaren gai zehatzetan tartean behin boto kontrajarriak eragin ditzaketen». Idazketa horrekin, zaila dute hiru kutxek batera doazela ukatzea, besteak beste, bat-egite itun baten ondorioz sortu zirelako. Itun hori baliorik gabe dagoela diote orain, hiru aurrezki kutxen artekoa izan zirelako eta gaur egun banku fundazioa direlako hirurak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.