Kataluniako prozesu subiranista. Epaiketa. IRITZIA

Hilabeteren ondoren, matxinadarik gabe

Carme Cleries Matamala - Kazetaria

2019ko martxoak 15

Akusazioa egin eta hilabetera, ez fiskaltzak, ez Estatuaren Abokatutzak eta ez herri akusazioak, Voxek, ezin izan dute frogatu matxinadarik edo erabilera bidegaberik gertatu zenik urriaren 1eko erreferendumean, ez eta hura prestatu bitartean ere.

Izan ere, matxinada bat desegiteko, poliziak oldarrean jardun ohi du; ez al da hala? Eta Ministerioak irmo adierazi zuen ez zela polizia oldarraldirik izan, berez; ez al da hala? Orduan?

Horri erantsi beharko litzaioke Kataluniako Poliziak, Mossos d'Esquadrak, argi eta garbi adierazia duela polizia judizial moduan jardun zuela, eta ez Carles Puigdemonten gobernuarekin elkar harturik. Horrenbestez, Kataluniako Gobernuak matxinada bat antolatua bazuen ere, ez zuen polizia propiorik... Arraroa da, behinik behin.

Orain artean, ez dute frogatu, halaber, diru publikoa bidegabe erabili izana ere. Hara, oraingoz, fakturarik ez.

Kontakizuna gero eta galduagoa dabil egunetik egunera. Hain zuzen ere, badirudi Espainiako Justiziak lehenengo egunetik galdu duela haria, eta estu eta larri dabilela berriro hariari heldu nahian.

Oraingoz, badirudi desobedientzia akusazioa soilik frogatu duela, eta ez fiskaltzaren, Estatuko abokatuaren edo herri akusazioaren, hau da, Voxen merituz. Omnium Culturaleko presidente Jordi Cuixartek bere egin zuen desobedientzia zibila, eta inolako konplexurik gabe defendatu zuen Auzitegi Goreneko magistratuen aurrean.

Ez aipatzearren —aipamen berezia merezi baitu— Fiskaltzaren eta Estatuaren Abokatutzaren prestalan negargarria.

Epaiketan orain artean ikusi diren irudi bakanetan, berriz, Espainiako Polizia eta Guardia Zibila ageri dira, besoak altxatuta zain zeuzkaten boto emaileak joka, edo poliziari bidea eragotzi nahian lurrean eserita zeudenak joka, zeinek erresistentzia pasiboa erakutsi baitzuten. Jokamoldearen irmoa ikuste hutsak min ematen zuen.

Bideo horren ostean, Auzitegi Goreneko presidente Manuel Marchenak ez du baimenik eman besterik ikusteko, oraingoz.

Esku artean desegiten ari zaie matxinada, erabilera bidegabea... nahiz eta, betiko moduan, dena erlatiboa den.

Gogora ezazue harako idazkari judizial ospetsu hura, joan den irailaren 20an tumultu bat ikusi zuena Ekonomia Kontseilaritza aurreko elkarretaratzean. “Tira, ohiko tumultu baten hotsa—, esan zuen.

Beharbada, argitu beharko liguke zenbat tumultu bizi izan dituen berak halako entzumen selektiboa izateko.

Traperok adierazi du ez zutela Generalitatearekin bat egiten

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna