Asanblea Nazionalerako bozak egitea proposatu du Madurok

Igor Susaeta.
2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Venezuelan bizitzen ari diren krisi politikoa bideratze aldera, Nicolas Maduro herrialdeko presidenteak proposamen bat egin zuen, atzo: Asanblea Nazionalerako hauteskundeak aurreratzea. Oposizioak dauka ganbera horren kontrola 2015etik, baina ez du botere legegilerik, Auzitegi Gorenak desmen egoeran izendatu baitzuen. Batzar Konstituziogileak du ahalmen legegilea, eta chavisten esku dago. «Legitimadadila botere legegilea. Egin ditzagun hauteskunde libreak, bermeekin, eta herriak erabaki dezala Asanblea Nazional berria. Hauteskundeak aurreratzea nahi duzue? Egian ditzagun bada hauteskunde parlamentarioak», nabarmendu zuen Madurok, Juan Guaido bere burua Venezuelako presidentetzat duenari zuzendutako mezuan. Chavismoa duela hogei urte boterera heldu zela ospatzeko Caracasen egindako ekitaldian mintzatu zen Maduro. Boz horiek aurten bertan egitearen alde agertu da presidentea.

Joan den asteazkenean bezala, atzo ere mobilizazioak egin zituzten Venezuelan, oposizioak deituta. Armadari eta herrialdeko instituzioei berarekin bat egin dezatela eskatu zien, berriro, Guaidok. Hain zuzen ere, Guaidoren presidentetza aitortzen duela jakinarazi zuen, atzo, Francisco Esteban Yanez Rodriguez armadaren abiazio saileko jeneral batek. Halere, Yanez Rodriguezek ez du troparik kargupean.

Bien bitartean, bihar bukatuko da Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak eta Espainiak Madurori emandako ultimatuma: presidentetzarako hauteskundeetara deitzen ez badu, Guaido presidente aitortuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.