EGITARAUA

2018ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun

EMANALDIAK

Osteguna 24

20:00etan: IƱurritza elkartean, Autobiographical poesia-antzerki-interpretatua,Ane Zubeldiaren eta Eider Perezen eskutik.

Ostirala 25

19:30ean:Artze gogoan sarrera, Andoni Salamero eta Miriam Lukiren eskutik (Antoniano aretoan). Jarraian, eMe taldearen kontzertu berezia (Haritz Harregi, Nora Izagirre eta Ruben Caballero), Oier Guillanen parte-hartzearekin (Antoniano aretoan).

Larunbata 26

Goizez, bi tailer: mikroipuinen itzulpen tailerra (Antoniano aretoan) eta Euskarazko Wikipedia tailerra (Etxezabalan). Izena eman behar da, Literaturiako emailaren bitartez.

13:00etan:Mundutik euskarara mikro-ipuinez errezitaldia (EIZIE). Antoniano aretoan.

17:00etan:Biziminak emanaldia. Antzezpena, musika eta marrazketa, Itzel konpainiaren eskutik (Itziar Elias, Maddi Irazoki eta Dani Irazoki). Antoniano aretoan.

19:30ean:Zer hartu ontzitik, itsasoa harri bihurtzen bada. Aingurak komiki-sailari begirada musikatu bat, Josevisky marrazkilariarekin, eta Miren Narbaiza eta Joseba B. Lenoir musikariekin.

Igandea 27

12:00etan:Oroimenaren aingura: Alzheimerra eta sorkuntza. Zaintza lanak dakarren aingura eta zama sorkuntzarako bide ere bada. Anjel Lertxundik, Morauk eta Maddi Zubeldiak Alzheimerra eta gaixoen zaintza izan dute euren azken lanen iturburu. Horri buruz arituko dira, Jon Abrilen gidaritzapean. Antoniano aretoan.

17:00etan: Txakur Gorria taldearen Lau emanaldia. Antoniano aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.