JAKINGARRIAK

2018ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Azaroaren 18an beste bost lekutan egingo dituzte herri galdeketak —Gipuzkoan bi eta Bizkaian beste hiru—. 221.679 herritarrek izango dute botoa emateko aukera, eta 2.000 lagun arituko dira antolakuntza lanetan.

Herriak

Donostia. Lehenengo aldiz hiriburu batean antolatuko dute galdeketa. Donostian 160.457 herritarrek bozkatu ahal izango dute.

Irun. Galdeketa antolatu duen herririk jendetsuenetako bat izango da Irun (Gipuzkoa). Errolda 51.618 lagunek osatzen dute.

Alonsotegi. Bizkaiko Enkarterrira ere iritsiko da galdeketa, eskualde horretako hiru herritara hain zuzen. Alonsotegi da horietan txikiena, eta 2.504 lagunek izango dute botoa emateko eskubidea.

Balmaseda. 6.596 herritar daude erroldatuta.

Zalla. Herritar kopuruari dagokionez, Zalla da Enkarterriko herri nagusia, eta galdeketan 7.100 lagunek esku hartu ahal izango dute.

Begiraleak

Kataluniatik. Elisenda Paluzie (ANC), Marcel Mauri (Omnium), Gabriel Rufian eta Joan Tarda (ERC), Aurora Madaula (JxCat), Aina Delgado (CUP) eta Jaume Lopez Zientzia Politikoetako unibertsitate irakaslea.

Eskoziatik. Shona McAlpine Independence Convention taldeko idazkari eta nazioarteko ordezkaria.

Argentinatik. Julieta Gaztañaga antropologo, ikerlari eta irakaslea.

Berme batzordea

Hiru talde. Talde bat egongo da Donostian, beste bat Irunen, eta hirugarrena Enkarterriko hiru herrietarako, zenbait abokatu, legelari eta politologok osaturik: Amaiur Alvarez, Iñigo Urrutia, Beñat Sarasola, Jaione Hervas, Miren Olaskoaga, Jose Ignacio Etxebarria, Endika Garai eta abar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.