Edana eta tabakoa behera doaz

Jaurlaritzak adikzioen gaineko inkesta aurkeztu du. Asteburuetako alkohol kontsumoak lehengoan jarraitzen du. Psikofarmakoen eta jokoaren kontsumoan gorakada egon da
Pertsona bat kirol apustuak egiten taberna batean.
Pertsona bat kirol apustuak egiten taberna batean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria -

2018ko irailak 27

Alkohola eta tabakoa dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleek gehien kontsumitzen diren substantzia adiktiboak; kontsumoak, ordea, behera egin du azken bost urteetan. Atzo goizean aurkeztu zituzten Adikzioen gaineko inkesta. Euskadi 2017 inkestaren emaitzak Eusko Jaurlaritzan, Gasteizen. Substantzia legezkoen eta legez kanpokoen, jokoaren, eta Interneteko jardueren kontsumoak ikertu dituzte, 15 eta 74 urte bitartekoen artean eta genero ikuspegia kontuan hartuta. «Emaitza hobeagoak eta zehatzagoak» lortzeko helburuarekin, ikerketa bost urtean behin egingo da hemendik aurrera; 1992tik 2012ra arte bi urtetik behin egin izan da. Jon Darpon Osasun sailburuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan adikzioei aurre egiteko ezinbesteko tresna da ikerketa: «Neurriak eta ekintzak diseinatzeko».

Alkoholaren kontsumoa jaitsi egin da. Lanegunetan edaten ez duten biztanleen kopuruak gora egin du, eta gehiegizko kontsumoa dutenenak, behera. Nabarmendu behar da 15 eta 34 adin tartean astegunetan kalean edaten dutenen kopurua ere jaitsi egin dela, lehen aldiz; hala ere, asteburuetako zifrek orain bost urtekoen pareko jarraitzen dute. Horren harira, Darponek onartu du datuak «kezkagarriak» direla, eta gazteekin lan egin beharra dagoela: «Gazteei kasu egin beharra dago; kaleko edanaren kontsumoa jaitsi egin behar da».

Tabakoari dagokionez, 2012tik lau puntu jaitsi da kontsumoa. Erretzaile kopurua ez ezik, egunero erretzen dituzten zigarroen kopuruak ere behera egin du; erretzaile ez direnen kopurua %75,3 da jadanik. Azken 25 urteetako prebalentzia apalena da. Gizonezkoetan, 45 eta 74 urte bitartean kontsumitzen da tabako gehien; emakumezkoetan, berriz, 15 eta 44 urte bitartean. Estreinakoz, gainera, zigarro elektronikoaren kontsumoa ere ikertu da; herritarren %6k kontsumitzen dute.

Legez kanpoko substantzien eta psikofarmakoen emaitzak bestelakoak dira. Gehiago kontsumitzen dira. Osasun sailburuak esan duenez, kalamua da oraindik ere EAEn gehien kontsumitzen den legez kanpoko substantzia; ondotik, kokaina da gehien hartzen den droga. Gizonezkoek kontsumitzen dute gehien; 18 eta 19 urte bitartean hasten dira. Hala ere, «datuak krisiaren aurreko zenbakietatik urrun» daudela esan du Darponek. Psikofarmakoen kontsumoa ere geroz eta nabariagoa da; gainera, aurreko datuekin alderatuz gero, emakumeek gizonezkoek baino gehiago kontsumitzen dituzte. Gizonak gailentzen dira gainerako kontsumoetan; adinekoen artean, gainera, kontsumo diferentzia «bereziki» handia dela azaldu du Osasun sailburuak.

Bada bestelakorik ere. «Lehentasuna tabakoak eta alkoholak izan arren, nagusiki jokoan eta Interneten jarri beharra dago arreta; areagotuz doa», azaldu du Miren Dorronsoro Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak. Izan ere, azken bost urteetako datuak aztertuz gero, jokoak gero eta presentzia handiagoa du adikzioetan; inkestaren arabera, herritarren %25,7k jokatzen dute astero loterian eta apustuetan. Kirol jokoak ere poliki-poliki igotzen ari dira, batik bat gizonezkoetan; gainera, 2012tik gehien hazi diren adikzioak dira. «Gizonen jokorako adikzioa emakumeena halako hiru izan da 2017an; adin ertainekoak eta gazteak dira nagusi», azaldu du Darponek.

Eguneroko jardunean Internet ohikoa da, eta ikerketaren emaitzek ere horixe baieztatu dute. Erabiltzaileen kopurua 12,2 puntu igo da azken bost urteetan; beraz, geroz eta jende gehiagok erabiltzen du sarea. Herritarren %15 besterik ez da geratzen hortik kanpo. Hala ere, Interneten arrisku erabilera edo erabilera problematikoa erakusten duten biztanleen portzentajea apalagoa da: %5. Beraz, Darponek modu positiboan hartu ditu datuak. Emakumeen artean Interneten erabilera arriskutsuagoa izateko joera handiagoa dela ikusi dute ikerketan.

Prebentzio kanpainak

Datuak aurreko urteetan baino hobeak izan arren, adikzioak eragozteko lan egin behar dela azaldu du Osasun sailburuak. «Adikzioek dakarten erronka garrantzitsuari aurre egiteko, prebentziora bideratuta dagoen Adikzioen eta Droga Mendekotasunen Gaineko Arreta Integralari buruzko legea dugu», azaldu du. Adikzioei buruzko Euskadiko VII. Plana ere badu Eusko Jaurlaritzak, eta 50 ekintza biltzen ditu. Jaurlaritzak propio alorrerako onetsiak dituen lege eta planez gain, baina, badira bestelako programak ere. Osakidetzak lehen mailako zerbitzuak eta tratamenduak eskaintzen ditu; aldundiek eta udalek, berriz, proiektu askotarikoak dituzte. Hezkuntza esparruan, esaterako, Kerik gabeko gazteak edota Adingabeak eta alkohola deituriko programen barruan ikasle askok hartu izan dute parte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Baheketa selektiboak egin zituzten, besteak beste, Ordizian (Gipuzkoa). ©Gorka Rubio / FOKU

Ia 2.000 kutsatu egun bakarrean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

20.810 proba egin dituzte Hegoaldean, eta 1.959 pertsonak eman dute positibo. Bizkaian, egoera larriagotu egin da, eta intzidentzia tasak 500 positiboren langa gainditu du, baita Bilbokoak ere. 800 lagun daude ospitalean koronabirusagatik; 140, ZIUan.

 ©Jon Urbe / Foku

Euskaraldian 70.000 pertsonak eman dute izena orain arte

Lander Muñagorri Garmendia

Izena eman dutenen artean, %20k ez zuten  parte hartu I. Euskaraldian. Egoera berezian bada ere parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek.

Protestariek hainbat edukiontzi erre dituzte Bilboko erdigunean. ©Miguel Toña / Efe

Urkulluk «terroristatzat» jo ditu atzo Bilbon gertatuko istiluak

Berria

Bart gauean berrehun bat lagun elkartu dira Indautxun, segurtasun neurriei muzin eginez, eta hogei edukiontzi baino gehiago erre dituzte ertzainekin izandako istuluetan. Sare sozialetan zabaldu dute deialdia, eta Ertzaintza ikertzen ari da deitzailea zein den.

Iñigo Urkullu lehendakaria legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. ©Adrian Ruiz de Hierro/ Efe

Jaurlaritza neurri murriztaileagoak ezartzea aztertzen ari da

Berria

Urkulluk onartu du pandemiaren garapena «larria» dela, eta iragarri du aztertzen ari direla gaueko aisialdian, kirolean eta hezkuntzan neurri murriztaileagoak ezartzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna