Albistea entzun

Mendia ez da gehiago PSEren lemazain izango

Bilbon egin den biltzarrean adierazi du ez dela aurkeztuko azaroko kongresura. Duela urtebete hartu zuen erabakia, eta Sanchezi esan zion, baina orain jakinarazi du

Idoia Mendia, atzo, Bilboko Campos batzarrean. Hunkituta zegoela antzeman zitzaion agurra iragarri zuenean, eta txaloka hartu zuten militanteek.
Idoia Mendia, atzo, Bilboko Campos batzarrean. Hunkituta zegoela antzeman zitzaion agurra iragarri zuenean, eta txaloka hartu zuten militanteek. MIGUEL TOÑA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2021eko irailak 22

«Ohorea izan da zuen idazkari nagusia izatea». Negar malko batzuk zituela, hitz horiekin, PSE-EEren lemazain izateari utziko diola adierazi zuen Idoia Mendiak atzo. Bilboko Campos antzokian egindako PSE-EEren Biltzar Ttipian, aurreratu zuen ez dela aurkeztuko azaroaren 20an eta 21ean egingo den primarioetara. Bere zazpi urteotako ibilbidea laburbildu, eta haren gestioaren defentsa sutsua egin zuen. Haren hitzetan, 2014ko irailean idazkari nagusi izendatu zutenean, barne krisian murgildua zegoen PSE-EE, noraezean; gaur egun, berriz, konfiantza berreskuratuta eta sendo ikusten du alderdia. Horregatik, agur esateko ordua iritsi zaiola uste du.

 

PSE-EEk atzoko biltzarraren ardatza Mendiaren diskurtsoa izango zela iragarri zuenetik, askok pentsatu zuten bere agurra iragarriko zuela. Haatik, alderdi barruan inork ez zekien zehazki zer iragartzera zihoan. Mendiaren esanetan, «moduak eta edukia» garrantzitsuak dira, eta horregatik nahi zuen militanteek haren ahotik entzutea iragarpena. Mendiak aurreratu zuen «duela urtebete baino gehiago» hartu zuela erabakia, eta Pedro Sanchezek bazuela haren berri.

Geroztik isilpean gorde du. «Ohorea izan da lehen emakume idazkari nagusia izatea, ohorea izan da postu horretan egotea, eta ohorea izan da militante guztiek aukeratutako lehen idazkari nagusia izatea. Horregatik, lehenak zarete entzuten ez naizela aurkeztuko primarioetara». Haren ustez, «erabaki pertsonal eta politikoa» izan da. «Neuk hartu dut», gaineratu zuen, alderdiak lidergoa uztera bultzatu duela ukatuz.

Haren esanetan, PSE-EEko militante askok aurrerantz jotzeko eskatu diote, baina, bere ustez, politikan uneak eta denborak garrantzitsuak dira. «Une erabakigarriak aukeratzen jakitea nire konpromisoaren parte da. Batzuetan, gertatzen da ez dela jakiten une hori aukeratzen». Uste du une hori iritsi zaiola, «sozialismoaren etorkizuna baita garrantzitsuena».

Bere gestioaren defentsa

45 minutu iraun zuen hitzaldian, atzerantz begiratu eta zazpi urteotan egindakoa goraipatu zuen. Epe horretan bi aldiz aukeratu dute PSE-EEren lemazain izateko, eta erabaki nagusien artean dago EAJrekin akordioak bultzatzea. Lehenik, udal eta diputazioetan, eta ondoren, 2016ko bozen ostean, Eusko Jaurlaritzan. «Aukera ikusi nuen lehen aldiz desberdinen arteko gobernu bat egiteko eta mehatxurik eta indarkeriarik gabeko gizarte plural bat eraikitzeko». Defendatu zuen autogobernuaren auzian ez dietela amore eman «tentazio nazionalistei», eskuineko arerioek ziotenaren kontra; alderantziz, haren ustez, autogobernuaren izaera soziala sakontzeko baliagarri izan dira. Halaber, azpimarratu zuen egun PSE-EE «ezinbestekoa» dela «edozein egitasmo eta akordio» aurrera ateratzeko.

Mendiak aitortu zuen ziurgabetasunez betetako garai bat kudeatzea egokitu zaiola: «Batzuek desagertu egingo ginela iragartzen ziguten, baina hemen gaude». Garai nahasietan eta denboralearen aurrean lema tinko izan duela argudiatu zuen, eta PSE-EEk barne kohesioa eta sendotasuna eskuratu dituela. «Gizartearekin konektatzeko beharra genuen. Ez banu idazkari nagusi izateko erabaki hura hartu, dena desberdin izan zitekeen», esan zuen. «Gurekiko konfiantza berrekuratu dugu. Lehen, alderdi gutxietsi bat ginen; orain, politika eta akordio ororen ardatz».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Ipar Euskal Herriko erakundeetako ordezkariak, atzoko saioetako hizlariekin, Baionan. ©BOB EDME

Prozesuen erronkak eta zailtasunak

Ekhi Erremundegi Beloki

Aieteren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Presoen auzia konpontzeko mekanismoak sortzera deitu du Brian Currinek.
 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU
Jonathan Powell. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna