Irudia. Iruñea

Altsasukoei babesa, 193. kilometroan

J. MANTEROLA / FOKU.
2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Gure Esku Dago-k «elkartasun kilometroa» eskainiko die Altsasuko auzipetuei. Giza kateko 193. kilometroa gordeko du, gazteei babesa adierazteko. Atzo, Altsasuko Gurasoak plataformarekin batera, horren berri eman zuten Bel Pozuetak, Adur Ramirez de Aldaren amak eta Aitor Urrutia GEDeko kideak. Azken erabakiagatik «minduta eta haserre» daudela nabarmendu zuten gurasoek, baina, era berean, «mendekuari eta injustiziari duintasunez» erantzun nahi diotela azpimarratu zuten. Urrutiak argudiatu zuen eskubide zibilak jopuntuan dauden honetan «inoiz baino garrantzitsuagoa» dela demokraziaren aldeko herritar sarea osatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.