Gauzen politika, eta politikaren gauzak

Urkulluk esan du ez dela garaia «gure inguruan nozitzen ari diren bataila amorratua Euskadira ekartzeko». Eskualdatzeko falta diren eskumenen inguruan, «egutegia» eskatu dio Pedro Sanchezi
Iñigo Urkullu lehendakaria, atzo, Bilboko hitzaldian.
Iñigo Urkullu lehendakaria, atzo, Bilboko hitzaldian. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2018ko urriak 4

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk hitzaldia egin du Bilbon, Nueva Economia izeneko elkarteak antolatutako ekitaldian, eta hasiera-hasieratik argi utzi nahi izan du «politikaren gauzak» albo batera utzi nahi zituela eta «gauzen politika»lehenetsiko zuela. Hortaz, gai ekonomikoak izan dira bere hitzaldiaren ardatz, eta egin beharreko inbertsioak, industrializazio plana, azpiegiturak eta antzekoak aletu ditu. Baina errealitatea tematia da, eta, galderen txanda iritsi denean, politikaren gauzak gailendu dira berriro. Agenda politikoari dagozkion hainbat gairen inguruan iritzia eskatu diote Urkulluri, eta hark erantzun egin du.

Kataluniaz, adibidez. Urkulluk aitortu du «biziki kezkatuta» dagoela azken gertaerak direla eta: «Espero dut mundu guztia jabetzea auzi honetan gauza asko dagoela jokoan».

Ez du gaiaren inguruan aholkurik eman, eta erantsi du ez dela «inor» kanpotik besteei esateko zer egin behar duten. Ideia bakarra nabarmendu nahi izan du: bere ustez, eragile batzuek ez dute «adosturiko irtenbiderik» nahi, eta, horren aurrean, eragile politikoek «lidergo politiko eta instituzionala» berreskuratu behar dute, eta, horren arabera, «erabakiak» hartu «denon onura» aintzat hartuta. Era berean, berretsi du irtenbideak topatzeko ahalegin horretan «laguntzeko prest» dagoela.

Edonola ere, Urkulluk argi utzi du Kataluniaren eredua ez duela nahi Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako: esan duenez, oraingoa ez da «gure inguruan nozitzen ari diren bataila politiko eta instituzional amorratua Euskadira ekartzeko garaia». Alderantziz: «inbertitzeko eta gehitzeko» aroa da, lehendakariaren esanetan. Horregatik, «akordio ekonomikoak eta itun politikoak» bilatzen jarraituko du.

«Adostasuna zabaldu»

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatus berriaren auzian ere «adostasuna zabaldu» nahi du Urkulluk. Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Batzordearen zirriborroan agertzen diren «lotuneak» aipatu ditu: autogobernua «elkarbizitzaren egungo errealitatera» egokitzeko beharra, «Euskadiren nazio izaera» aitortzea, aniztasunean sakontzea, «erabakitzeko gaitasuna argitzea aldebikotasun sistema bermatuz» eta abar, eta esan du horien inguruan posible dela «adostasunaren bidea» jorratzea.

Espainiako Estatutik Eusko Jaurlaritzara eskualdatzeko falta diren 37 eskumenen inguruan ere luze eta zabal hitz egin du Urkulluk. Espainiako Gobernuaren bozeramaileek adierazitakoari erantzunez, esan du arazoa ez dela Pedro Sanchezen gobernua lanean hasi zenetik igarotako lau hilabeteak, estatutua onartu zenetik 39 urte pasatu direla baizik.

Gogora ekarri du eskumen horiek estatutuan agertzen direla —«lege organikoaren maila duen testua», zehaztu zuenez—, falta diren eskumenen zerrenda iaztik dagoela eginda, eta Sanchezek berak azaldu duela haietatik 30 eskualdatzeko prestasuna. «Baina, nik dakidala, oraindik ez dago horretarako egutegirik».

Horixe eskatu du Urkulluk bere hitzaldian: eskualdatzeen egutegi bat finkatzea. «Ohartarazi nahi dut zer-nolako mezua izango litzatekeen estatutua osorik betetzea; adostasunaren bidera itzultzea izango litzateke», esan du.

Pentsioen kutxaren eskuduntzaz galdetu diotenean, Urkulluk argitu du Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren gestioa baino ez dutela erreklamatzen, eta hori Gernikako Estatutuan jasotako eskuduntzen artean aipatzen dela.

Aurrekontuak

Aurrekontuen inguruko eztabaidaz galdetuta, Urkulluk esan du ez duela alderdirik lehenesten edo baztertzen horiei buruzko negozioazioetan. «Guztiekin hitz egiteko prest nago, eta, nik dakidala, inork ez du bere burua baztertu eztabaida horretatik», azaldu du.

Urkulluk uste du azkenean lortuko dituztela aurrekontuak onartzeko beharrezkoak diren botoak legebiltzarrean; oraingoz ez dute bestelako egoerarik aurreikusten. Baina gertatuko balitz, eta 2018ko aurrekontuak luzatu beharko balituzte, hori ez litzateke inolako «drama», lehen- dakariaren ustez: «Oraingo egoera ekonomikoa ez da duela urte batzuetakoa», esan du, «eta aurrekontuak luzatzea ez litzateke dramatikoa izango».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Vladimir Putin, Errusiako presidentea, artxiboko irudi batean. ©ALEXEI DRUZHININ / KREMLIN POOL / EFE

Errusiak COVID-19aren aurkako lehen txertoa erregistratu du

Munia El Marhoum Iruretagoiena

Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi du «immunitate egonkorra» lortzeko modua ematen duela, baina Osasunaren Mundu Erakundeak arretaz hartu du albistea. Munduko kutsatu kopuruak hogei milioiren langa gainditu du gaur.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna