GAKOAK

2019ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
1. Eredu malguagoa. Lizeoaren erreformaren bitartez, hezkuntza eredu malguagoa ezarri nahi du Frantziak. Orain arte, hiru ibilbidetan banatua zegoen hezkuntza ziklo hori. Aurrerantzean, oinarrizko sei ikasgai izanen dituzte ikasle guztiek, eta beste hiru espezialitate aukeratu beharko dituzte, lizeo bakoitzak eskaintzen dituenen artean. Hautazko ikasgai bat ere har dezakete.

2. Lizeoen eskaintza. Ipar Euskal Herriko lizeo gehienek zazpi espezialitate proposatu dituzte —erreforma erabat zehaztu gabe dago oraindik—, baina badira eskaintza zabalagoa dutenak ere: Baionako Rene Cassin lizeoak hamar espezialitate izanen ditu; besteak beste, ikus-entzunekoak, musika eta arte plastikoak eskainiko baititu.

3. LVER. Lizeo batzuek eskainiko duten espezialitateetako bat izanen da LVER Langues Vivantes Etrangeres et Regionales (atzerriko nahiz eskualdeko hizkuntza modernoak). Horren barruan eskainiko dute euskara.

4. LVC. Hautazko ikasgaien artean dago LVC (hizkuntza modernoak), eta euskara eskainiko dute. Baxoan, 0,6 puntuko balioa besterik ez du izanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.