Arnasguneak garatu, babesteko

Eremu euskaldunenetan zer hizkuntza politika egin, lan ildoak eraberritzeko proposamena aurkeztu du euskalgintzak. «Garapen iraunkorra» bermatzeko oinarriak jartzea du helburu
Gamiz-Fika ingurua. Udalerri euskaldunetan euskararen ezagutzak eta erabilerak izandako beherakadaren adibidea da herri hori.
Gamiz-Fika ingurua. Udalerri euskaldunetan euskararen ezagutzak eta erabilerak izandako beherakadaren adibidea da herri hori. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Garikoitz Goikoetxea -

2018ko urriak 11

Arnasguneek garrantzi handia hartu dute euskalgintzan azken urteetan. Kezka kutsutan maiz, erdalduntzen ari baitira euskara sendoen dagoen eremuak. Horri nola aurre egin, prebentzioan jarri dute indarra urteotan; besteak beste, lortu zuten EAEko Udal Legean txertatzea hirigintza planek euskarari nola eragiten dioten aztertzeko betebeharra. Beste pauso bat eman nahi dute orain: prebentziotik garapenera. «Udalerri euskaldunak benetan garatzea da arnasguneen izaerari eusteko bide bakarra; bestela, herriak desagertuz edo erdaldunduz joango dira», ohartarazi du Josu Labakak, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariak. Hiru arlotatik heldu diote «garapen iraunkorrari»: soziokulturala, sozioekonomikoa eta sozioekologikoa. Oinarrizko proposamen txosten bat egin dute.

Lurraldea eta hizkuntza jardunaldien laugarren aldia egin zuten atzo Azpeitian (Gipuzkoa), eta han aurkeztu zuten dokumentua. Lau eragilek ondu dute, aditu batzuekin lankidetzan: Uemak berak, Kontseiluak, UEU Udako Euskal Unibertsitateak eta Gaindegiak. Proposamena aurkeztearekin batera, aztertutako arloei buruzko mahai inguruak egin zituzten Sanagustin kulturgunean.

Aurreko urteetako saioetan nabarmendu dute hizkuntza politika ez dela soilik euskara sailetatik egiten. Oinarri hori hartu dute orain ere. «Ikuspegi holistikoa», Kontseiluko ordezkari Iker Salaberriaren esanetan. «Askotan, zeregin edo ondorio nabarmenagoak dituzte hizkuntza politikako sailetik aparteko beste sailetatik egiten diren politika publikoek».

Biztanle gorabeherak

Arnasguneen garapenarekin lotutako proposamenak taxutzeko, lehenik aztertu dute zein arazo ari diren sortzen. Biztanle aldetik badira oztopoak: gazteak joan egiten dira, jaiotza tasa txikia da, eta erdaldunen immigrazioa indartu da. Hirigintzaren esparruan aldaketak egin beharra ikusten dute, garapena «iraunkorra eta orekatua» izatea, eta, horrekin batera, gazteak herrian geratzeko bideak jartzea. Bizi proiektua egiteko aukera izatea, azkenean. Enpleguarekin lotuta, esaterako: «Herrian edo gertuko inguruan bizimodua ateratzeko bitartekoak behar dituzte arnasguneko biztanleek».

Oinarrizko zerbitzuek ere garrantzi handia dute horretan: zer zerbitzu dauzkaten arnasguneetan, edo nora joan behar duten. Tokiko zerbitzuak garatu behar direla ohartarazi dute txostenean: herriak eta eskualdeak. «Herrian bertan eskuragarri ez dauden zerbitzuen bila hiriburura jotzea bultzatu beharrean, eskualde barruko edo inguruko herrien arteko mugikortasuna erraztea». Horrekin lotuta, uste dute arnasguneak hedatzeko eta elkarrekin lotzeko bitartekoak behar direla, haien inguruko herriak eta eskualde buruak bereziki babestuta. Sareak egin behar direla, alegia.

Arnasguneetako herritarrekin eurekin zer landu, kulturaren esparruari begiratu diote, batetik. Euskal kulturaren garapena eta transmisioa behar dela, eta euskal munduko erreferenteak bultzatu. «Hortaz, ezinbestekoa da euskal kulturaren sormena, transmisioa eta ikusgarritasuna bideratzea, eta arnasguneak horrekin blaitzea». Bestetik, nortasunean indar egin nahi dute: «Hiztunak zer iritzi, ikusmolde eta jarrera duen bere hizkuntzaz eta hizkuntza komunitateaz, horrek modu nabariak eragiten du hiztun horren jokaeran eta hizkuntzaren erabileran». Giltzarritzat jo dute herritar horiek ahalduntzea, arnasguneen estrategikotasunaz kontzientzia hartzea, eta euskara balio aurrerakoiekin lotzea: «Euskaraz bizitzea ongi bizitzearekin lotu behar da».

Asmo horiek esparru bat baino gehiago hartzen dute, beraz, eta ohartarazi dute erakundeek «zeharkakotasunez» jokatu behar dutela. «Arnasguneei aitortu behar diete euskararen normalizaziorako duten balio estrategikoa».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Francisco Guerrero egoiliarra, Pfizerren txertoa jasotzen, Iruñeko El Vergel zahar etxean. ©Nafarroako Gbernua

Pfizerren txertoen erdiak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Ion Orzaiz - Arantxa Iraola

Aste honetan iristekoak ziren dosien %56 jaso ditu Osakidetzak, eta %50 Osasunbideak. Auziak kalapita sortu du talde politikoen eta administrazioen artean

Erizain bat, emakume bati koronabirusaren kontrako txertoa jartzen. ©CHRISTOPHE ARCHAMBAULT / EFE

Txertaketari buruzko hainbat argibide

Ion Orzaiz - Arantxa Iraola

Zer immunitate dakar txertoak? Noiz hasten da efektua egiten? Zehazki, zer eragozten du txertoak? Txertaketa kanpainak hainbat galdera sortu ditu, eta horietako batzuei erantzun die BERRIAk, Paco Borrego immunologoaren laguntzarekin. 

 ©GUILLAUME FAUVEAU

«Poliziaren egiteko manerek zikintzen dute fama, ez irudiek»

Oihana Teyseyre Koskarat

Polizia indarkeria salatzeko, dozenaka lagun bildu ziren iragan astean Baionan, Nathalie Floresen hilketaren egunean. Frantziako Poliziak Frantziako Estatuan duen pisuaz mintzatu da Alain Larrea abokatua.
<b>Nafarroako Ospitaleko gela bat, artxiboko irudi batean.</b> ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

112 lagun daude ZIUetan: azken lau asteetako kopuru handiena

Uxue Rey Gorraiz

Ospitaleetako egoera larriagotzen ari da; 639 pertsona daude erietxeraturik Hegoaldean. Beste 847 positibo atzeman dituzte igandean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Garikoitz Goikoetxea

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna