POLIZIEN LEGEA

2018ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Herenegun, parlamentukobatzordean, legearen eztabaidan, 118 zuzenketa aztertu ziren, eta 48 onartu. Azken urratsa falta da. Azaroaren 15ean bozkatuko dute legea.

Helburua. Nafarroako Poliziak «nahikoa malguak izatea» eskumen guztiak bere gain hartzeko.

Praktika onen batzordea. Hiru urterako, kanpoko batzorde bat osatuko da Foruzaingoaren jardueraren arlo etikoa eta deontologia profesionala aztertzeko. Segurtasunean, zuzenbidean, soziologian, psikologian eta etikan aditu diren bost pertsonak osatuko dute.

Emakumeen sustapena. Poliziek emakumeentzako sustapen planak egin beharko dituzte, eta desorekak konpontzeko «neurri zehatzak eta arrazoizkoak» hartuko dituzte.

Beste poliziak. Polizia arloan eskumen gehiago hartuz gero, neurriak ezarriko dira segurtasun indarretako kideak Foruzaingoan sartzeko.

Lan baldintzak. Gainerako funtzionarioen lanaldia izango dute (1.592 lanordu urtean), baina polizia lanaren berezitasunagatik —«berehalakotasuna, malgutasuna edo lanerako prest egotea»— unitate batzuek egutegi berezia eta diferentea izango dute.

Proba fisikoak. Aurreko lege proposamenaren punturik polemikoena. Gobernuak, hasieran, hori kendu nahi zuen, eta dirutan ordaindu. Orain, foruzainek hautatu egin ahalko dute: proba fisikoak egiteagatik lanaldia 128 ordu murrizteko aukera kentzearen ordez, soldata handitu dezakete, edo lan ordutegia aldatu, eta lau urtean behin berrikus dezakete erabakia. Foruzain berriei dirutan pagatuko zaie.

Bestelako konpentsazioak. Goi kargu bat izateagatiko konpentsazio osagarria kenduko da. %45eko osagarri berezi bat ezarriko zaie polizia guztiei, arriskua saritzeko.

Diziplina neurriak. Ertzaintzaren diziplina erregimenaren parekoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.