Gaztelueta salatzea aztertzen ari da familia

2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Gaztelueta ikastetxeak (Leioa, Bizkaia) auzibide osoan eta azkenengo egunetan agertutako jarrera gaitzetsi du Juan Cuatrecasasek, abusuak salatu dituen gaztearen aitak, eta ez du baztertu epaitegietara jotzea horregatik. Semearen aurkako «etengabeko erasoak» egotzi dizkie Gazteluetako arduradunei—Opus Deikoa da ikastetxea—. «Gauza bat da pazientzia edukitzea eta egoerari aurre egitea, eustea. Baina atzokoa azken kolpea izan zen. Gizarte osoak ikusi du nolakoak diren».

2008tik 2010era bitartean ikasle adingabe bati sexu abusuak egin izana leporatuta epaitu zuten irakaslea joan den urrian, eta 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Erabakia «bidegabea» dela adierazi zuen herenegun eskolako zuzendari Imanol Goiarrolak, prentsaurreko batean, eta irakasleari babes osoa agertu zion. Akusazioek epaiketan erabili zituzten frogei balioa kendu zien, eta gaztearen testigantza ezbaian jarri zuen, «arazo psikologikoak» dituela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.