Albistea entzun

Hirugarren hilabetez, jaitsi egin da inflazioa urrian, eta %7,2ra heldu da

Argindarra %22 inguru merkatu izanak bultzaturik, 1,6 puntu egin du behera KPIak Hego Euskal Herrian. Urtebetean, elikagai freskoak %16 garestitu dira, eta erregaia, %18
Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2022ko azaroak 16

Argindarrak beherantz presio egin du, eta erregaiak eta elikagaiek, gorantz. Sokatira horretan, elektrizitatea nagusitu da: iragan hilean tarifak izandako %22 inguruko merkatze handiak bultzaturik, urrian puntu eta sei hamarren apaldu zen urte arteko inflazioa Hego Euskal Herrian. INE Espainiako estatistika institutuaren arabera, hirugarren hilabetez behera egin du KPI kontsumo prezioen indizeak, baina oraindik ere oso goian dago: %7,2an, zehazki.

Madrilgo gobernuak ezarritako tarifa arautua hartzen du aintzat argindarra kalkulatzeko, eta, horri gasarena gehituz gero, batez beste biak %15,7 merkatu dira urtebetean. Aldiz, herritarren eguneroko erosketen saskian, elikagaiak eta edariak batez beste %15,7 garestitu dira urte batean. Erregaiaren prezioak ere gora egin zuen urrian: %1,1 garestitu zen irailetik urrira, eta %18,1 azken hamabi hilabeteetan.

Elikagaiei begira, azukrearen salneurria igo zen gehien: urrian %37 garestitu zen, eta urtebetean, %68. Lekaleak eta barazkiak azken hilabetean %9,9 garestitu ziren batez beste, eta frutak, %6,6. Azken urteari begira, azukreaz gain, egunerokoan asko erosi ohi diren elikagaiak daude %10etik gorako prezio igoera izan duten gaien artean: ogia (%15,9), fruta (%11,4), txerrikia (%13,7), txahal haragia (%15,3), hegazti haragia (%14,7), olioa (%22,1), zerealak (%21), esnea (%24,3), lekaleak eta barazkiak (%27,5), eta arrautzak (%28,5).

Berehalako eragina dutenez, energiaren kostuek eta elikagaiek bultzatu dute gorantz inflazioa azken hamabi hilabeteetan, eta, apurka, salneurrien igoera beste sektoreetara zabaldu da. Izan ere, azpiko inflazioa, energia eta elikagaiak aintzat hartu gabe kalkulatzen dena, iazko azaroan %1,6koa zen, eta irailean %6,6raino iritsi zen. Urrian, lehen aldiz behera egin du, %6,4raino.

Elikagaiez gain, urrian gizon-emakumeen arropa %11 garestitu zen Hego Euskal Herrian, eta haurrena, %14,5. Dena den, urtebeteko prezioak aintzat hartuz gero, arropak eta zapatak inflazioaren azpitik garestitu dira, eta KPIaren joeran beherantz bultzatzen lagundu dute, argindarra baino apalago bada ere: emakumeen arropa %0,6 garestitu da urtebetean, eta zapatak, %4,9.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Afrika itotzen duen zorra

Iker Aranburu

Mendearen hasieran behera egin ondoren, Afrikaren zorrak gora egin du atzera, interes tasa apalen eta mailegatzaile berrien eskutik. Orain, baina, interesak handitzen ari dira, diru beharrak ez dira desagertu, eta Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeen erdiek arazoak dituzte zorrari aurre egiteko.
Ibilgailuak, A63 autobidean, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Frantziako Gobernuak 100 euroren laguntza emango die autoa lanerako behar dutenei

Iker Aranburu

Abenduaren 31n amaituko da erregaiaren hamar zentimoko deskontu orokorra, eta hortik aurrera langile apalenentzat izango da laguntza. 

Etxebizitzak salmentan eta alokairuan Iruñeko Alde Zaharrean ©Iñigo Uriz (Foku)

Hipoteka izoztu ahalko dute Kutxabankeko bezero «zaurgarrienek»

Jokin Sagarzazu

Finantza erakundeak bat egin du Espainiako Gobernuaren Praktika Onen Kodearekin. Interes tasen igoeragatik, hipotekaren zenbatekoa orain berrikusi behar dutenek batez beste 200 eurotik gorako igoera izango dute hilero.

Macron, atzo, Albaniako hiriburuan. ©Malton Dibra / EFE

Macron: «Fikzioa dira argindar mozketak»

Berria

Argindar mozketei buruzko eztabaida beroa hoztu nahi du Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako presidenteak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...