Larunbatero ahotsa altxatzen

Aleksandar Vucic Serbiako presidentearen aurkako protestak egin dituzte 25 asteburuz jarraian. Estatu egiturak eta komunikabideak nahieran erabiltzea leporatzen diote.

Maiatzean ere etenik gabe elkartu dira larunbatero Vucic presidentearen aurka dauden herritarrak, Belgraden. AITOR TXABARRI.
Belgrad
2019ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Gu borrokatzen gara elkartzen gaituenagatik, ez banatzen gaituenagatik», adierazi du Miodrag Bost Milioietako Bat mugimendu sozialeko kideak. Joan den abenduan, gazte talde bat Aleksandar Vucic Serbiako presidentearen kontrako protestekin hasi zen Belgraden. Egun batzuk lehenago, Borko Stefanovic oposizioko SSP Askatasunaren eta Justiziaren Alderdiko presidenteordeak eraso bat jasan zuen. Protestak pizteko gertakari erabakigarria izan zen hori. Handik aurrera, manifestarien talde hori larunbatero kalera atera da Vucic presidentearen kontra. «Protestak hasi zirenean, gazte gutxi batzuk ginen, baina, denbora pasatu ahala, gero eta jende gehiago batu da, profil ezberdinetako pertsonak», adierazi du Nikolinak, Bost Milioietako Bat mugimenduko kideak. 25 larunbat egin dituzte kalean.

Serbian demokrazia faltadagoela salatzea da talde horiek guztiak batu dituen arrazoia. «Vucic Serbiako nagusia da, mafiaren burua da», adierazi du protestetan parte hartu duen emakume heldu batek. Manifestariek hainbat adibide eman dituzte demokrazia falta hori azaltzeko.

Mugimendu heterogeneoa

Esate baterako, salatu dute langile publikoek presio izugarria daukatela, ezin baitute ezer egin gobernuaren ildo politikotik kanpo, arazoak izan ditzaketelako bizibidea mantentzeko. «Hemen ez dugu azterketarik egiten langile publikoa izateko; beraz, gobernuak erabakitzen du nor den langile publikoa eta nor ez», adierazi du Miodragek. Gainera, Nikolinak dio gobernuak «bot asko» erabiltzen dituela «iritzi publikoa bideratzeko sare sozialen bidez».

Egoera horren kontra mobilizatu dira. Mugimendu sozial hori guztiz heterogeneoa da, protestetan ikus daiteke nola Serbiako hainbat alderditako pertsonak dauden. Mugimendua hasizutenentzat garrantzitsua da heterogeneotasun horri eustea, helburu nagusia lortzeko. «Aukera politiko desberdinak ditugu, baina elkarrekin egon behar dugu funtzionatzen ez duen sistema hau garaitzeko», esan du Draganek, Bost Milioietako Bateko beste militante batek. «Lehenik eta behin, sistema hau garaitu behar dugu, ondorenzer egin eta nola egin erabakitzeko».

Draganek dioenez, Bos Milioietatik Baten helburua ez da mugimenduaren «ideiak gobernuan ezartzea», hain zuzen, «talde heterogeneoa» direlako. «Gure helburua da orain adierazi ezin diren ideiak adierazteko aukera izatea, bai parlamentuan, bai hedabideetan». Hori lortzeko, bide bakarra ikusten dute: Vucic boteretik kentzea. «Vucicen gobernu hau ez du serbiar guztien beharrak asetzen, soilik batzuenak, Vucicen alde daudenenak», salatu du Nikolinak.

Protesta horiek eboluzio handia izan dute. Hasiera batean, jende anonimoa soilik ateratzen zen kalera, baina mugimenduak lortu du politikariak eta eragin handiko herritarrak mugiaraztea. «Serbiako gizarteak maila asko dauzka, hainbat pentsamendu eta bizimodutako jendeak osatzen du», azaldu du Miodragek. «Pertsona horiek guztiak mobilizatzea da helburuetako bat. Beraz, garrantzitsua da politikariak ere protesta horietan elkartzea. Nahiz eta hasieran ez zeuden, ona da, politikariak ere Serbiako herriaren parte baitira».

Protesta horietan parte hartzen duten politikarietatik, Stefanovic da garrantzitsuenetariko bat. Izan ere, SSP alderdi ezkertiarreko presidenteordeak abenduan jasan zuen erasoa mobilizazioak hasteko gakoetako bat izan zen, eta horien sustatzaileek ustedute Stefanovicek mobilizazioetan parte hartzea garrantzitsua dela. «Vucic ez da jasan nuen eraso fisikoaren errudun zuzena, baina bere mezuen bitartez sortu ditu horrelako herritarrak», esan dio BERRIAri SSPko presidenteordeak. «Vucicek botere guztia erabiltzen du onura pertsonalerako; esaterako, telebista kate guztien jabe dela esan daiteke,eta horien bitartez bere mezua adierazteko aukera dauka. Oposiziotik ez daukagu inolako aukerarik pentsatzen duguna adierazteko telebista kateetan».

Herria, zatituta

25 asteburu bete dituzte protestek, eta ez dago argi nola garatuko den egoera. Manifestari askok pentsatzen dute Vucic kanporatzea lortuko dutela kaleetan eta biolentziarik gabe, orain artejardun duten bezala. Beste batzuek, ordea, demokrazian bizi direla aldarrikatzen dute, eta ez dute ezer aldatzeko beharrik ikusten. Vucicek badauka babesa, eta herritarrek banatuta jarraitzen dute Serbiaren etorkizunari buruzko iritzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.