Irakeko armadak Sinjar mendian eraso dio EIri

2014ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Irakeko armadak helikopteroekin bonbardatu ditu EI Estatu Islamikoak Sinjar mendian dauzkan posizioak, Sinjarko Babeserako Indarrek Efe agentziari jakinarazi diotenez. Iturri horren arabera, azken egunotako eguraldi txarraren ondorioz AEBek zuzentzen duten koalizioak ezin izan ditu hegazkinekin bonbardaketak egin. Halaber, milizianoek EIko 35 kide hil dituztela jakinarazi du. EIren erasoaren helburua Sinjarren babestutako milaka yezidiak sarraskitzea da. Etnia kurduko gutxiengo erlijioso bat dira yezidiak, eta abuztuan muturreko islamisten erasoaldi handi bat pairatu zuten. Ordutik, babeserako milizia bat eratu dute PKK eta YPG gerrilla kurduen laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.