Albistea entzun

Arrakasta lehenengo, eta diskoa gero

'Ertzetatik' kaleratu du Huntza taldeak, bere lehen diskoa. Hamabi abestitan pop, rock eta ska estiloak landu ditu seikote gipuzkoarrak
Huntza taldeko kideak, atzo, diskoaren aurkezpenean.
Huntza taldeko kideak, atzo, diskoaren aurkezpenean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Alaitz Armendariz -

2016ko azaroak 30 - Bilbo

Bilboko Somera kalean ezagutu zuten elkar, triki-poteo batean, eta, hortik aurrera gertatu zaiena topaketa horren ondorio izan denez, leku hori aukeratu dute Ertzetatik (Mauka) lehen diskoa aurkezteko. Huntza talde gipuzkoarrak arrakasta handia lortu du denbora gutxian Aldapan gora abestiarekin. 200.000 entzunaldi baino gehiago izan ditu abestiak sarean hilabete baino gutxiagoan; eta, orain, kanta hori eta beste 11 biltzen dituen diskoa kaleratu dute Durangoko Azokarako. Izan ere, Josune Arakistain trikitilari eta abeslariak esan duenez, diskoa Aldapan gora kanta baino «askoz gehiago» da.

2014an ezagutu zuten elkar taldeko sei kideek, unibertsitateko festa giroan, eta, orduz geroztik, musika eta parranda uztartzen ibili dira ostegun iluntzetako triki-poteo eta txarangetan. Taldea sei lagunek osatzen dute: Arakistainek, Uxue Amonarriz pandero jotzaile eta abeslariak, Aitor Huizi biolin jotzaileak, Aitzol Eskisabel gitarra jotzaileak, Inhar Eskisabel baxu jotzaileak eta Peru Altube bateria jotzaileak. Guztiek izan dute aurretik harremana musikarekin; esate baterako, Arakistain Euskal Herriko trikitilari gazteen txapelketako irabazle izan zen 2011n.

Diskoa sortzeko egin duten bidea azaldu du Arakistainek. «Grabaketa prozesu oso azkarra izan da. Kantak bagenituen, baina ezkutuan zeuden». Sare sozialetan hain azkar zabaldu den abestiaz gain, Harro gaude ere ezagun egin da. «Lau hilabetean pentsatu eta grabatu dugu diskoa, Haritz Harregiren estudioan [Higain, Usurbilen]. Lehen aldia izan denez, pixka bat itsumustuan ibili gara, baina Harregik asko lagundu digu».

'Huntza' hitzaren esanahia

Abesti askok «kalejira izaera» dutela onartu du Altubek, baina azaldu du badela, adibidez, «bals ukitu bat» duen kanta bat ere. «Hainbat erritmo eta izaerako kantak dira, entzungarriak eta oso alaiak». Zehaztu duenez, herri unibertsitatearekin eta gaztetxeekin daude lotuta beren abestietako bi. «Trikiti mundutik sortutako abestiak dira, baina, gero, gure instrumentuekin beste oinarri bat jarri diegu».

Taldearen izenaren jatorriaz galdetuta, Aitzol Eskisabelek argitu du egun batean bere etxearen kanpoaldean ikusitako landare bati egiten diola erreferentzia, zehazki, beti goraka doan landareari. Ez zuten halako arrakastarik hain azkar lortzerik espero, baina «aurrera jarraitzeko» gogo handiz daude seiak.

Durangoko Azokan diskoa aurkeztuko dute Ahotsenea sortzaileen gunean. Abenduaren 5ean izango da hori. Gainera, urtea bukatu aurretik beste hiru kontzertu emango dituzte: abenduaren 16an Zaldibian izango dira; 17an, Mutrikun, eta 29an, Arrasateko gaztetxean; hirurak Gipuzkoan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Musika estilo askotara zabaldu da trikitia azken urteotan. Irudian, Neomak taldearen kontzertu bat, Durangon (Bizkaia). ©RAUL BOGAJO / FOKU

INFERNURAINOKO SUSTRAIAK DITU

Olatz Enzunza Mallona

Euskal kulturan errotuta dauden musika tresnetako bat da trikitia. Euskal Herriko plazetan zein musika eskoletan bizi-bizirik dago oraindik ere, eta, tradizioa alde batera utzi gabe, musika estilo gehienetara ere zabaldu da azken hamarkadetan. Transmisioan dago gaur egun kezkarik handiena.
 ©IRATXE ETXEANDIA

«Trikitiaren errealitatea ez dator bat gizarteak irudikatzen duenarekin»

Olatz Enzunza Mallona

Trikitiaren ibilbidea eta iruditeria kolektiboa ari da ikertzen Gontzal Carrasco bere doktoretza tesian. Tradizioaz gainera, instrumentuaren «beste errealitate batzuk» erakusteko beharra dagoela nabaritu du.

 ©ANE GARCIA
Duvravka Ugresic, Bartzelonan, 2011n. ©ORIOL CLAVERA

Bueltarik gabeko erbestearen letrak

Andoni Imaz

Historiaren eta politikaren koordenatuetatik irakurri ohi da Dubravka Ugresic hil berriaren lana; izan ere, gai horiek erabat blaitzen dituzte Jugoslavia ohia desegin ondoren handik ihes egin zuen idazle kroaziarraren nobelak eta saiakerak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...