Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Bilboko Konpartsen eskaintza urriagoa, udalaren debekuengatik

Udalak debekatutako ekitaldiak ez dituzte egingo konpartsek, baina Bilboko Irrian, hainbat ekintza izango dira hilaren 25etik 29ra bitartean. Udalaren jarrera kritikatu dute
Bilboko Konpartsen prentsaurrekoa, atzo, Bilbon, bi kidek Bilboko Irriari irribarrea estaltzen dioten bitartean.
Bilboko Konpartsen prentsaurrekoa, atzo, Bilbon, bi kidek Bilboko Irriari irribarrea estaltzen dioten bitartean. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maialen Arteaga -

2021eko abuztuak 21 - Bilbo

Bilboko Irriak ezin izango du barre algararik egin. Bilboko Irria egitasmo kulturala antolatzeko asmoa zeukaten konpartsek, baina udalaren debekuen ondorioz, egitaraua murriztu behar izan dute. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak herenegun adierazi zuen konpartsek antolatutako ekintza gehienak ez zituela baimenduko, Aste Nagusiaren «alternatiba argia» zirelakoan. Konpartsek azaldu dute Bilboko Irria egitasmoko jarduerak«margo beltzez ezabatu» dizkietela. Horrela irudikatu zuten atzo Bilboko Areatza plazan egindako prentsaurrekoan. Bilboko Udalaren ikurra zeramaten bi kidek irribarrea estali zioten margo beltzez Bilboko Irriari.

Konpartsek uste dute udalak ezarritako debekua «erabaki politikoa» dela, eta atzo aurkeztu zuten azken egitaraua. Konpartsakideen arabera, haien eskaintza «oso formatu txikikoa eta segurua zen», eta ikuskapen teknikoen onespena izan dute. Hala ere, jarduera gehienak bertan behera utzi behar izan dituzte. Alkatearen erabakiaren atzean arrazoi argi bat dagoela uste dute: «Antolatzailea nor den, hori da gauza batzuk onartzeko eta beste batzuk galarazteko duten irizpide bakarra», zehaztu du Uxue Elgorriaga Carrasco Bilboko konpartsakideak. «Bezperan balio zuenak ez du balio biharamunean». Bilbon egin diren bestelako ospakizun batzuk jarri dituzte horren adibidetzat:«Milaka lagun bildu izan dira Miribillan eta San Mamesen, eta Bilborocken kontzertuak baimendu dira». Aldiz, salatu dute aire librean egitekoak ziren kontzertu akustikoak galarazi dizkietela.

Konpartsen irudi oker bat eman nahi izana egotzi diote alkateari. «Ez gara arduragabe batzuk. Adibidez, esajeratzeko helburuz, alkateak esan zuen barrak jarri nahi genituela, baina errealitatea da xumeagoak eta seguruagoak ziren terrazak ebatsi dizkigutela, Harro Egunean ez bezala», adierazi du Elgorriagak. Nabarmendu dute egitaraua antolatzeko momentuan, osasun egoeraren bilakaera kontuan hartu dutela eta, ondorioz, haien egitarau proposamena «osasun egoerara egokituz» joan dela. «Segurtasun eta distantzia neurri guztiak betetzen dituen ekitaldi sorta zabal bat antolatu dugu, jende pilaketak saihesteko ekitaldi ez-jendetsuak». Baina, uda honetan ez ezik, beste garai batzuetan ere konpromiso berbera erakutsi dutela gogoratu dute. «Ez dituzue ikusiko konpartsakideak kaleko zurrut jendetsuetan arduragabe jokatzen; bai, ordea, 1983ko uholdeen basatzak garbitzen edo elkartasun sareetan parte hartzen. Badirudi egiten duguna egiten dugula, ez duela balio, soilik guk antolatzen dugulako».

Eskaintza, bost gunetan

Alkateak adierazi zuenez, aurkeztutako hasierako egitarautik, bost jarduera baino ez ziren baimenduko. Bilboko Konpartsek Aburtoren esanak gezurtatu dituzte, alegia, bost gune ezberdinetan gauzatuko dituzte jarduerak abuztuko bost egun horietan zehar. Bertan behera utzi behar izan dituzten ekintzak , ordea, «lapurreta» gisa ikusten dituzte. «Lapurreta» horiek salatu dituzte aste honetan. «Ostu digutena ez da ezer materiala izan. Bilboko Irria kultur jardunaldietarako ezabatuz joan diren ekitaldiez ari ginen, eta azken egunetan ere, hitzordu gehiago ostu dizkigute. Herritik eta herriarentzat segurtasunez antolatutako ekitaldi xumea lapurtu digute», argitu du Elgorriagak. Atzo aurkeztutako egitaraua behin-behinekoa dela azaldu dute, azken orduko aldaketak izan ditzakeelako.

Nabarmendu dute osasun egoera «serioegia» dela, eta Bilboko Irria ez dela ez jai egitaraua, ez «ez-jai» egitaraua. «Ez da jaietarako garaia, oso argi izan dugu ez dugula bultzatuko inor gaixotu dezakeen egoerarik. Bilbotarren animoak jasotzeko ekarpena egin nahi genuen, eta benetan sentitzen dugu egin nahi genuen hori ezin gauzatzea, ez digute utzi».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Elkarte askotan konpromisorako urratsa egitea kostatzen da»

Iker Tubia

Pedagogia aktiboaren bueltan aritu da Bobes; batez ere, hezkuntza araututik kanpo. Emakumeen ahalduntzerako herri kultur-zentroetan aritu da jo eta su, eta hamaika elkartetan. Emakumeez, feminismoaz, ibilitakoaz eta erronkez mintzatu da.
Darth Vader eta haren soldaduak, Antiguatik udaletxera bidean. ©BERRIA

Elkartasunaren indarra lagun

Jakes Goikoetxea

'Star Wars' filmen sagako pertsonaien erakusketa eta desfilea egin dituzte Donostian. Zaleen Pink Force fundazioak antolatu ditu, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen alde.
 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Entzundako zerbaitek norbaiti balio baldin badio, zoragarri»

Jakes Goikoetxea

Hamabi bideo elkarrizketako proiektu bat abiatu du, aurrera egiteko tresnak bilatzeko asmoz, besteek egindako bidetik ikasteko asmoz. Enpatian eta konfiantzan oinarritutako solasaldiak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.