Albistea entzun

Betekada Izarraitzen

Lau final jokatuko dituzte bihar Azpeitian: tartean, Urrezko Aizkolarien emakumezkoen banakakoa eta gizonezkoen binakakoa, eta gizonezkoen Harri-jasotze Txapelketa
Goian, Ruben Saralegi eta Iker Vicente, iaz, finala irabazi berritan. Erdian, Maika Ariztegi, egun berean banakakoan nagusitu ondoren. Eta behean, Xabier Aranburu <em>Guzta</em>; bera da egungo txapelduna.
Goian, Ruben Saralegi eta Iker Vicente, iaz, finala irabazi berritan. Erdian, Maika Ariztegi, egun berean banakakoan nagusitu ondoren. Eta behean, Xabier Aranburu Guzta; bera da egungo txapelduna. J.CARLOS RUIZ-FOKU / UROLA-KOSTAKO HITZA Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2019ko martxoak 1

Herri kirol zaleek egun garrantzitsua dute bihar, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan (Gipuzkoa). 17:30ean hasita, lau final garrantzitsu jokatuko dituzte bertan: Urrezko Aizkolarien emakumezkoen banakakoa eta gizonekoen binakakoa —maila nagusian eta 23 urtez azpikoan— ; eta Urrezko Harri-jasotze Txapelketakoa.

Gizonezkoetan, hiru bikote ariko dira binakako aizkora txapela lortzeko borrokan: Iker Vicente-Ruben Saralegi, Aitzol Atutxa- Julen Alberdi eta Mikel Larrañaga-Eneko Otaño. Vicente eta Saralegi iazko txapeldunak dira, eta faborito dira. Baina banakakoa irabazi eta gero, Aitzol Atutxak binakako txapela lortu nahi du berriro ere. Zortzigarren txapela litzateke Dimakoarentzat. Julen Alberdirekin batera ariko da aurten ere, eta biek iazko arantza kendu nahiko dute, txapeldunorde izan baitziren. Larrañagak eta Otañok lehen finala dute, eta ezustea ematea dute xede.

Hamahiru enbor moztu beharko dituzte aizkolariek, lau modalitatetan: erlojuaren kontra, 45 ontzako bi enbor —aizkolari bakoitzak bat—; zutik, kana-erdiko bat txanda librean; etzanda, 65 ontzako bi enbor —aizkolari bakoitzak bat—; eta, lan erdira, txanda librean, bi kana-erdiko, bi 60 ontzako, bi 72 ontzako eta bi oinbiko.

Gazte mailakoa ere jokatuko da. Lan samurragoa izango dute aizkolariek, sei enbor moztu beharko baitituzte, bi eratan: etzanda, 45 ontzako bi enbor —aizkolari bakoitzak bat—; eta, lan erditan, txanda librean, 60 ontzako lau enbor. Hauek izango dira lau bikote finalistak: Julen Larrea-Hodei Ezpeleta, Oier eta Xuban Kañamares, Joxean Etxeberria-Aritz Aizpurua Arria VI.a, eta Ioritz Gisasola Zelai III.a eta Unai Zabala.

Maika Ariztegik, Nerea Sorondok eta Irati Astondoak aurreko urte finala errepikatuko dute, emakumezkoen banakako txapelketan. Ariztegik jantzi zuen txapela. Bakoitzak 36 ontzako hiru enbor moztu beharko du.

Arratsaldea amaitzeko, Urrezko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko da. Xabier Aranburu Guzta, Aimar Galarraga eta Jon Unanue Goenatxo III.a ariko dira nor baino nor gehiago. Hau izango da egin beharreko lana: hiru minutuko txanda bat 175 kiloko errektangularrarekin eta beste bat 150 kiloko kubikoarekin.

Laukizen (Bizkaia), berriz, Euskadiko Sokatira Txapelketako bi final jokatuko dira, goma gainean, 17:00etan. Emakumezkoak 500 kilotan ariko dira, eta gizonezkoak, 560 kilotan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alaveseko jokalariak, Loumek sartutako gola ospatzen. ©Raul Bojao / Foku

Sakon hartu du arnasa

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek bigarren garaipena kateatu du, Elxen aurka, Loumen gol bati esker. Jaitsieratik irten da behin-behinean

Gorka Urbizu, Berri Txarraken azken kontzertuan, 2019an. ©Idoia Zabaleta, FOKU

Gorka Urbizuk emanaldia eginen du Realaren eta Athleticen arteko derbian

Uxue Rey Gorraiz

Partidaren aurretik eta atsedenaldian joko du Urbizuk, Reale Arena estadioan. Iradoki dute sorpresa gehiago ere izanen dela neurketaren atarian.

 ©JUANAN RUIZ / FOKU

Oraina eta etorkizuna

Jone Bastida Alzuru

Zeresana ematen ari da Salsamendi pilotaria. 14 urte baino ez ditu, baina maila ikusgarria duela erakutsi du, eta gai izan da goi mailako pilotariei irabazteko. Bideaz gozatzen ari dela dio, eta horretan jarraitu nahi du. Orain min hartuta dago.
Gari Bravo Euskaltel-Euskadiko txirrindularia eta Jon Irisarri Caja Ruralekoa, herenegun, Tolosan, Iñaki Lopetegi zenaren oroimenezko proban parte hartu aurretik. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Etapa berri bat dute aurrean Gari Bravok eta Jon Irisarrik

Iñigo Lasa

Txirrindularitza profesionaletik erretiroa hartu berri dute Gari Bravok eta Jon Irisarrik. «Lasai eta damurik gabe» utzi dute. «Pribilegiatuak» sentitzen dira gehien gustatzen zaiena egiteko aukera izan dutelako. Biak goi mailako ikasketak egiten ari dira bide berri bati ekiteko asmoz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.